#278 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 19. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 19. etaparen podcasta duzue hau. Bertan Imanol Lluciak (@imanolllucia) faboritoen eguna izan dela kontatzen digu eta bertan Roglic (TLJ) nagusitu dela. Eslovakiarrak etapa garaipena eta podiumeko postuetan sartzea lortu duela kontatzen digu. Thomasek (SKY) arazorik gabe eutsi dio lidergoari.

#277 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 18. etapa

2018ko Frantziako Tourreko etapa esprintean amaitu da espero bezala. Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan kontatzen digun moduan, esprinterren taldeek ondo lotu dute ihesaldia eta azken metroetan azkarrena Demare (GFC) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Thomasek (SKY) jarraitzen du lider.

#276 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 17. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa, Kangert (AST) izan bada protagonista ere, Quintanak (MOV) irabazi du. Gainera sari bikoitza lortu du izan ere taldekako sailkapeneko lidergoa ere berreskuratu dute. Etapa “esperimentu” honetarako ikusmina zegoen eta irteera espero baino kaxkarragoa izan bada ere, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Thomasek (SKY) lidergoari sendo eusten dio baina Froome taldekideak (SKY) postu bat galdu du Dumoulin (SUN) bere aurretik helmugaratu baita. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#275 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 16. etapa

Gaur 2018ko Frantziako Tourreko 16. etapa jokatu da, Pirinioetako lehen etapa. Bertan Alaphilippek (QST) bere bigarren etapa garaipena lortu du Yatesek (MTS) erorikoa izan eta lasterketa burua galdu ostean. Faboritoen artean mugimendu kaxkarrak izan dira eta ez du zailtasunik izan Thomasek (SKY) maillot horiarekin jarraitzeko. Hau guztia eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#274 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) jarraitzen du.