Gaur jokatu da Dauphiné Libéréko etapa erregina eta Mayok irabazi. Gainera 1:20ko tartea atera dio bigarren izan den Valverderi.
La Croix de Fer mendate handian gora Mayo, Arrieta, Valverde eta Arroyok osatutako laukotea izan da lasterketa buruan. Atzetik, Leiphemer liderra eta Moreu distantziak mantentzen izan dira uneoro.
Azken mendatean gora, ordea, Valverde eta Mayo izan dira aurrera jo dutenak eta igorrekoak azken kilometroetan erasoa jo eta La Toussuiren garaipena eskuratu du. Garaipen garrantzitsua benetan. Continue reading “Mayo nagusi!”
Urteko ekitaldi nagusia gerturatzen ari da eta Tropelean ere berrikuntzak martxan jartzeko garaia iritsi da. Berrien artean atal berezi bat gehitu dugu, Bide bazterretik izenekoa eta bertan kultura munduko, kirol munduko eta kazetaritza munduko pertsona ezagunen artikuluak biltzen joango gara. Argazkian ikus daitekeen bezala, bide bazterretik jende askok jarraitzen du txirrindularien jarduna, lepoa luzatuz. Artikulu hauetan txirrindularitza handik edo hemendik ukitzen duten kontakizun historikoak, gertakizun bitxiak eta beste edonolako gogoeta nahiz xelebrekeriak irakurri ahal izango ditugu. Hasteko, lehen harribitxia
Gaurkoan bai. Koldo Gilek atzo Euskaltel-Euskadiko aurrikuspenak zapuztu bazituen ere, gaurkoan David Herrerok Arrateko igoeran etapa garaipena lortu ahal izan du. Honekin ehun dira Euskaltel-Euskadik lortutako garaipenak.
Arazo asko ari da izaten nahi bezala entrenatzeko eta nahi adina lasterketatan parte hartzeko baina halere oso indartsu dagoela ikusteko aukera izan dugu. Azken gainean jo eta atzeko tropeltxoa ez da gai izan burlatarra harrapatzeko. Honela, Euskal Bizikletako etapa garaipena eta lidergoa Koldo Gilentzat eta ea orain norbait gai den lehen postu hori Koldori kentzeko. Ikusiko dugu.