Badator Euskal Bizikleta

Euskal Bizikleta 2006Bihar, asteazkena, maiatzak 31 dituenean, aurtengo Euskal Bizikleta jarriko da abian, Eibarren eta igandera arte iraungo du. Azken urteetan bezala Arrate gainean amaituko da azken etapa. Azken etapa hau eta bezperako erlojupekoa erabakigarriak izango dira itzulia nork irabaziko duen jakiteko.

Ea lehen etapetan ihesaldiak kontrolatzen dituzten ProTourreko talde ‘indartsuek’ eta iazkoa ez den errepikatzen. Iaz ihesaldi batean iritsi zirenek denbora dezente lortu zuten eta lasterketa beraien artean jokatu zuten. Guzti hau lasterketaren intereserako oso kaltegarria izan zen. Euskaldunek 3, 4 eta 5. postuak eskuratu zituzten. Ea aurten aurrerago ibiltzeko indarrik ba ote duten.

Edizio honetan, antolatzaileek, Txomin Perurena txirrindulari ohia omenduko dute. Badirudi Perurena dela profesionaletan garaipen gehien lortu dituen euskal txirrindularia, 157 garaipenekin. Hori konfirmatzeko Usabiagaren ordenagailuan begiratu beharko genuke.

Etapen eta dortsalen inguruan infomazio gehiago nahi izanez gero Euskal Bizikletaren webgunean aurkitu ahal izango duzue.

Alberto Martinezek Bavierako Itzulia irabazi du

Alberto irabazleAgritubel taldean dabilen pasaitarrak, erlojupekoan egindako lan onari esker Bavierako Itzulian garaile izan da eta etapakako lehen itzulia eman dio Agritubel talde frantziarrari. Honebestez, Bavierako Itzulian azken urteetan alemaniarrek izan duten nagusitasunarekin bukatu du. Argazkian ikus dezakezuen bezala podiumean  Beat Zberg (Gerolsteiner) eta Luke Roberts (CSC) izan zituen atzetik. Zorionak Alberto!

Igandean, Laudioko Sari Nagusia

Antolatzea dezente kostatu bada ere, azkenean Laudioko probaren 57. edizioa jokatuko egingo da. Bertan Euskaltel y Saunier Duval izango dira talde izarrak, proTourrekoak alegia.

Horietaz aparte Kaiku eta Orbea taldeak ere bertan izango dira. Iaz, euskaldun batek irabazi zuen, David Herrero Euskaltelekoak. Ea aurten ere euskaldun baten garaipena ospatzeko aukera daukagun.

Tropela.net ere euskarazko webgune elebakar bisitatuenen artean

Tropela.netCybereuskadik, Alexa webgune estatubatuarrak plazaratzen dituen webguneei buruzko datuetan oinarrituta, Euskal Herri osoko sailkapen-zerrenda argitaratu berri du. Sailkapen-zerrendok webguneek jasotzen duten bisita kopuruaren arabera osatzen dira hain zuzen ere. Erabili.com webgunea, berriz, haratago joan da eta euskara hutseko lehen hogei webguneen sailkapen-zerrenda argitaratu du. Sailkapen honen arabera, Tropela.net 19. postuan agertzen da.

Tropela Elkartearentzat berri hau pozgarria den arren, are eta pozgarriagoa da jakitea iazko datuekin alderatuta, euskara hutsezko webguneek aipatutako sailkapenean gorantz egin dutela.

Zorionak, beraz, euskal nabigatzaile guztioi!!