Peter ezkerretara! Ezkerretara!!!

Gaurkoan Vueltan helmuga jartzeaz arduratu direnak zeresana eman dute. Ez da harritzekoa izan ere helmugara 200 metro inguru falta zirenean biribilgune bat zegoen eta bertan ez zegoen ez kartel edo ez inor helmugarako bidea ezkerraldera zela adierazten zuenik. Continue reading “Peter ezkerretara! Ezkerretara!!!”

Liquigasen nagusitasuna agerian!

Gaurko etapak zer pentsatua eman beharko lieke Vuelta irabazteko asmotan dabiltzan gainontzeko taldeei. Ihesaldia gauzatu arren azken mendatean (#altodelcatorceporciento gogoan), Liquigasek ederki ekin dio maldan behera ihesaldiko ausartak harrapatuz eta helmugaraino bere bi liderrak tarteaz eramanaz. Continue reading “Liquigasen nagusitasuna agerian!”

Igor Anton etsita?

Gaurko etaparen ondoren nahiko garbi geratu da Galdakaoko txirrindularia lehen aste honetan ez dagoela behar zukeen moduan. Atzo 1:30 inguru galdu bazuen, gaurkoan ia minutua izan da. Sailkapen nagusian Puritorengandik 2:47ra aurkitzen da. Askotxo ezta?

Etapa aurretik egindako adierazpen batzuen arabera “podiuma urruti” ikusten zuela zioen atzoko galeraren ondoren. Gaurkoa gehituta sailkapen nagusiari agur esan diola esango nuke. Bestela non errekuperatu galdutako denbora?

Continue reading “Igor Anton etsita?”

Vueltaren inguruan harritu nauten pare bat kontu

Vueltako webgune ofizialaOrain astebete pasa argitaratu genuen Tropelako azken podcasta. Podcast hartan nahiko kritiko agertu nintzen aurtengo Vueltaren webgunearen inguruan. Post honekin berretsi nahiko nuke nire ikuspuntua.

Podcasta grabatzerakoan Vueltaren webgune ofizialean (lavuelta.com) ez ziren etapen profilak agertzen. Esan genezake webgunea menu eta estekekin osatua zegoela, baina edukiak falta. Ez zitzaidan batere normala iruditzen lasterketa hasteko bi asteren falta webgunea horrela aurkitzea.

Gaurkoan, ordea, beste sorpresa bat jaso dut. Ez, dagoeneko etapen perfilak jarrita daudel ikusi dut. Baina orain astebete Benidormeko etapa 19:00etan hasiko zela agertzen zen eta orain arratsaldeko 17:00etan? Nola daiteke horrelako aldaketa garrantzitsu bat egitea besterik gabe?

Ez zait batere serioa iruditzen ari Vueltaren arduradunak egiten ari diren kudeaketa. Gero esango ez dugu ba hiru handietan kaxkarrena Vuelta dela? Antolakuntzari dagokionez behintzat nik garbi dut.

Hushovd eta Andy Shleck ez dira Donostian izango

Azken berrien arabera, Hushovd eta Andy Schleck ez dira bihar jokatuko den Donostiako Klasikoan izango. Bagenekien Schleck anaietan gazteena ez zela lehiatzera etorriko eta horrek ez dit hainbeste penarik eman nahiz eta Tourreko bigarrena hemendik ikusteak poz emango lidakeen.

Norvegiarrarekiko ezin berdina esan. Ortzadar maillota euskal errepideetan izateak bere garrantzia duelakoan naiz. Ez dakit gero zein jarrerarekin ekingo zion lasterketari, baina banuen bai Hushovd ikusteko gogoa.

Kontuan izan bi hauek hautagai nagusien multzoan aurkitzen zirela eta zuetako zenbaitek aukeratuak izan direla.