Peter ezkerretara! Ezkerretara!!!

Gaurkoan Vueltan helmuga jartzeaz arduratu direnak zeresana eman dute. Ez da harritzekoa izan ere helmugara 200 metro inguru falta zirenean biribilgune bat zegoen eta bertan ez zegoen ez kartel edo ez inor helmugarako bidea ezkerraldera zela adierazten zuenik.

Irudian ikusten den moduan Bennatiren bideratzaileak -oker ez banaiz Wagner– ezkerrera jo du motoari jarraitu diolako eta Sagani zalantza sortu zaio. Ondorioz, biribilgunera joan da zuzen ezkerretara jo beharrean eta etapa garaipenetik at geratu da. Atzetik zetorren besteren batek ere berdin egin du. Orduan Haedok, arerio eta ezjakintasunaz baliatuta, erraz gailendu da etapan -azken metroetan pedalei eragin ere ez die egin-.

Ez zait normala iruditzen 3 asteko lasterketa handien mailako bukaera izan denik. Orokorrean asko ari naiz aurtengo Vueltarekin harritzen, baina gaurkoa teknikoki akats larria izan dela iruditzen zait, Vueltak barkamena eskatzeko modukoa. Egia da ibilbidearen liburuan agertzen zela -ikus irudia-, baina ez da normala ia etapa osoa zuzena izan eta azken 200 metroetan horrelako bukaera bat jartzea. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

Bideoa ikusi nahi baduzue hemen duzue ikusgai: 16. etaparen amaieraren bideoa RTVE.es-en

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.