Azken Mohikanoaren garaipena

Gaur gogora ekarri nahi dut, kontatuko dudan gertakaria zenbaki borobil batekin gertatu zenez, 1996ko Dauphine Libere lasterketa, hots orain dela 15 urte gertatuko zerbait Lasterketa honi. 2010ean aldatu zitzaion izena Criterium du Dauphine-gatik. Once versus Banesto garaia. Indurain ahalguztiduna noiz hutsegin zain zeuden guztiak. Superman jarraitzen zuen izaten bere hanketan 32 urte izan arren. Ez zitzaion txakalaldi momenturik ezagutzen.

1996ko ekaina hartan Dauphine Libere ia 6 kilometroko aitzin etapa batekin hasi zen. Kuriosoa izan zen 500 metroko aldapa batean % 12ko desnibelarekin nafarra izan zela bakarra plater handian igo zena, bere potentzia erakutsiz. Aitzin etapa Boardman britainiarrak irabazi zuen eta hurrengo egunean Kasputis izenekoak lidergoa lortu zuen 227 kilometroko etapa Megeve eta Villefontaine artean ihesaldian amaitu ostean. Bigarren etapa Charbonnieres eta Firminy artean François Simonek irabazi zuen eta sailkapen nagusia aldaketa gabe egon zen. Hirugarren etapak ere, Saint Maurice eta Tourmon artean, ez zuen aldaketarik suposatu sailkapen nagusiarentzat. Garaipena Bouvard-ek eskuratu zuen.

Laugarren etapara arte itxaron behar izan zuten zaletuek modan zeuden bi taldeen arteko guda ikusteko. Tain L´Hermitage-n hasten zen eta 173 kilometro ostean Mont Ventoux gainean amaitzen zen. Richard Virenquek irabazi zuen etapa gainean baina aipagarriena egun hartan Laurent Jalabert handiak minutu bat baino gehiago kendu ziola helmugan Miguel Induraini eta ondorioz lidergoa lortu. Gainera festa frantziarrentzat borobila izan zen etapako hirugarren postua Brochard-ek lortuz.

Hurrengo etapa nafarraren lurraldean lehiatzen zen, 42 kilometro erlojuz kontra bakarrik Gigondas eta Baumes de Venise artean. Jaun ta jabe aritu zen Romingerekiko ia minutu erdiko abantaila lortuz eta 40 segundo Chris Boardmanekiko. Seigarren etapan ere ikuskizuna eman eta garaipena lortu zuen Jalaberti minutu bat ateraz 211 kilometro egin ostean Briançoneko helmugan. Azkeneko etapan frantziarra erretiratu egin zen eta Indurainek itzulia poltsikoratu zuen Grenoblen amaitutako etapan 174 kilometro egin ostean, garaipena Leblanc-entzat izan zela. Sailkapen nagusian Rominger gelditu zen bigarren postuan eta Virenque hirugarren.

Ekaina hartan horaingoan bezala aipatzen zen Dauphine tourrari lasterketa ona zela ikusteko nor izan zitekeen Parisen mailot horia irabazteko gai. Historiak erakutsi digu Dauphineko garaileak ez daukala zertan zerikusirik izan Pariseko garailearekin, batzuetan bai (Indurain berak irabazi zuen 1995ean, Armstrong, Contador). Argi dago aste bateko itzulia dela eta garaileak ez daukala zertan tourrean garaipena lortu behar.

Post hau idazterakoan kuriosoa iruditu zait Dauphine lasterketa ospatzen zen bitartean Giroari amaiera ematen zitzaiola (Olanok maglia arrosa jantzi zuen giroa). Gaur egun bi lasterketak ondo bereiztu dira egutegian. Pentsaezina ezina litzateke sona handiko lasterketa biak bata besteari zapaltzea, Raul kideak ondo aipatu duenez astebeteko itzulietan garrantzitsuenetakoa baita Criterium du Dauphine.

Argazkia: www.grenoblecycling.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.