DVDari agur?

Jada hilabete batzuk aurrerago gogoz nintzen gai honi heltzeko, seguru bainago askok Blu-ray Disc eta HD DVD terminoak entzun dituzuela. Baina zer dira eta zer suposatzen dute? Dakizuen bezala, multimedia aplikazio berriek eta definizio altuko telebistek informazio gehiago eskatzen dute, DVD batek gorde dezakeena baino gehiago. Beraz, DVDek baino gaitasun handiagoko diskoak beharrezko suertatu dira. […]

tropela.net: Munduko Txapelketa ere bai!

Zalantza batzuk izan ditugun arren gure bezero fidelenei sorpresatxo bat ematea erabaki dugu eta hori dela eta, aurten lehiaketek izan duten arrakasta ikusirik, Munduko Txapelketan ere lehiaketatxoa martxan jartzea erabaki dugu. Munduko Txapelketak fama handia du eta egun bakarreko proba luze eta gogorra izan ohi da eta nazioka jokatu ohi da. Irabazleak, urte osoan zehar […]

Lehen itzuli handia Vinokouroventzat

Aurtengo Espainiako Vueltak badu jabea: Alexandre Vinokourov kazakhstandarra. Itzulia aurrera zihoan heinean hobera egin du eta mendiko lehen etapan onenekiko pare bat minutu galdu bazituen ere egunek aurrera egin ahala izugarrizko maila lortu du. Hiru etapa garaipen lortu ditu atzo bertan 33 urte bete zituen gizonak: Bata azken kilometroan tropeletik ihes eginaz, bestea mendian eta […]

Amestutako saria Jose Luisentzat

Urteak daramatza Jose Luis Arrietak (Ag2r) bere taldekideentzat zintzo eta gogor lanean. 1993az geroztik hain zuzen ere. Duela 10 urte Asturiasko Itzulian etapa bat irabazia zuen. Bakarra. Horrekin egingo zuen amets, ez zuen inoiz ahaztuko. Baina izango zuen beste ametsen bat ere, kirolari guztiek dutena, garaipenen bat lortzea. Gaurtik aurrera beste oroitzapen zoragarri bat izango […]

Badator uzta berria!!

Gaur mendiko etapa garrantzitsuetako bat genuen Espainiako Vueltan eta berriz ere euskaldun bat izan dugu garaile, Igor Anton gaztea. Etapa, berez gogorra bazen, zer esanik ez Almerian bota dizkien euri jasenkin. Denok dakigu, ordea, euskaldunak euriarekin ondo moldatzen direla. Ohituta daudelako ote? Zer erremedio! Lehen ihesaldietatik ikusi ditugu euskal txirrindulariak aurrean (Chaurreau, Landaluze, Egoi Martinez…) […]

Eskuak gora!

Aspaldian ez nuen horrela sufritzen eta gozatzen etapa bukaera batean. Cuencako amaiera ikusgarria izan da eta gainera etxeko taldeko, Euskaltel-Euskadiko asturiarrak, Samuel Sanchezek egin duen jaitsiera beldurgarriak bihotza azkartu dit eta izerditan hasiarazi dit. Atzetik zuen tropeltxoak ez dio inolako baimenik eman, liderrak, Alejandro Valverdek helmugan ahalik eta gainsari gehien hartu nahi zituelako eta ahal […]

Zorionak Egoi! Animo Iñigo!

Azkenean! 11. etapan iritsi da Vuelta honetako lehen euskal garaipena! Egoi Martinezi (Discovery) egun osoan ihesean ibili ondoren eta kilometro askoan bakarrik izan ondoren Iñigo Landaluze (Euskaltel- Euskadi) eta Volodymir Gustov (CSC) elkartu zaizkio. Helmugara hurbildu ahala argi geratu da garaipena 3 hauen artean izango zela eta beste iheskide guztiek ez zutela aukerarik izango. Gainera, […]

Astarloa Milram-era doa

Igor Astarloa txirrindularia Barloworld taldea utzi eta Milram taldera joango da. Munduko txapeldun izandakoak 30 urte ditu eta Uci ProTourreko talde batera joateko aukera izateak meritu galanta dauka. Ermuarrak bi urterako kontratua sinatu du eta beste atzerrriko talde bat probatuko du. Ez al zuen etxeko taldean korritu nahi? Edota etxeko taldeak ez al zuen Igor […]

“18. Valv (Piti)”… bera al da?

Ilusio guztia galdu dut. Azken hilabeteetan Puerto Operazioan atera diren paper guztien artean 18 zenbakiarekin Valv (Piti) delako ezizena agertu zen. Beste askoren izenak berehala kaleratu ziren komunikabideetan baina beste batzuk pixkanaka ezkutatuz joan dira. Zer gertatu da? Inork ez al digu azalpenik eman behar? Izugarrizko kiratsa zerion (eta dario) niri izugarri gustatzen zitzaidan (eta […]