Euskal Herriko bigarren proba handia

Garate gaineanEuskal Herriko Itzuliarekin batera Donostiako Klasika da hemen etxean jokatzen den beste proba nagusia. Bihar da egun handia eta urtero bezala txirrindulari on mordoska bat etorriko dira egun bakarreko proba honetan lehiatzera. Gainera, UCI-k iaz abian jarri zuen ProTour horretako lasterketa bat denez talde indartsu guztiak elkartuko dira bertan eta baita etxeko beste taldea ere, Kaiku, antolatzaileen gonbitea jasota.

Ibilbide aldetik azken urteetako bera izango da aldaketa txiki bakarrarekin, getariatik Garate gaina igo beharrean (argazkikoa), zarauztik zuzenean Meagara igoko dira, getariatik pasa gabe. Horren arrazoia: bidea erorita dagoela eta ia urtebete daramatela konpontzen hasi gabe. Oraintxe hasi omen dira konpontzen.

Beraz, urtero bezala bukaera samarrean dagoen Jaizkibelgo igoerak puskatuko du lasterketa eta hortik helmugara, igoeran sortutako taldetxoetan ea zelan konpontzen diren eta nor den indartsuena eta nola ez, zein den argiena, ikusi beharko dugu. Batzuek bakarrik iritsi nahiko dute eta azkar samarrak direnek taldetxoa osorik iristea nahiko dute helmugara. Oraindik erasorako aukera izango da Gurutze gainean eta Continue reading “Euskal Herriko bigarren proba handia”

Iban Mayorentzat Burgosko Itzulia

Mayo liderraren maillotarekin podiumeanAzken etapan ez da inolako sorpresarik egon eta igorrekoak nahiko lasai eutsi dio lidergoari. Ondorioz, berarentzat Burgosko Itzulia eta podiumera irabazlearen maillot morea eta saria jasotzera. Garaipen oso garrantzitsua punturik ahulena bezala burua duen batentzat. Iban Mayo konfidantzarekin eta buruz ongi, kontzentratuta, dagoenean edozertarako gauza da zaleok ongi dakigu.
Aurten lortzen duen 3. garaipena du eta berriz ere euskal zalegoa itxaropentsu da Espainiako Vueltari begira. Igorrekoak Vueltan parte hartuko du eta faboritoen artean jarri beharko genuke. Halere, Tourrean ikusi bezala edozertarako gauza da eta lehen astean etxera joango balitz inor ez litzateke harrituko. Continue reading “Iban Mayorentzat Burgosko Itzulia”

Mayo garaile Burgosko etapa erreginean

Gaur amaituko da Burgosko Itzuliaren 28. edizioa eta itxura guztien arabera Iban Mayo izango da garaile atzoko etapa irabazi ostean.

Mayo garaileNeilako Lakuetan amaitzen zen atzoko etapa eta txirrindulari askok beraien saiakera burutu bazuten ere, azken igoeran Mayok egindako erritmo aldaketa gogorrak garaipena eman zion. Inork ez izan zion jarraitu eta 21 segundoko aldea atera zion bigarrenari, Soler kolonbiarrari. Sailkapen nagusian lider jarri da eta bigarrena den Jose Antonio Pecharromani 49 segundoko abantaila ateratzen dio.

Miranda de Ebro eta Burgos artean gaur jokatuko den etapan ezustekorik ezean, Mayo izango da aurtengo Burgosko Itzuliko garailea eta badirudi Continue reading “Mayo garaile Burgosko etapa erreginean”

Kontraanalisiak Landisen positiboa konfirmatu du

Landis prentsaurrekoan

Txirrindulari estatubatuarraren “B” analisiak aurreko analisiaren emaitzak konfirmatu ditu eta beraz, testosteronarekin emandako positiboa ofiziala da. Ondorioz, bi urtez ezingo du txirrindularitza probetan parte hartu eta badirudi, Frantziako Tourreko garaipena ere kendu egingo diotela. Hori horrela balitz, aurtengo Tourreko garailea Oscar Pereiro galiziarra genuke.

Oscar Pereirok gaur 18:00tan prentsaurrekoa emango du kontraanilisien emaitzak baloratzeko eta bere iritzia emateko.

Bestalde, Phonak taldeak Floyd Landis txirrindularia taldetik kanporatuko duenaren berria ere zabaldu da “talde barruko kode etikoa ez errespetatzeagatik”. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Gogoratu txirrindulari amerikarrak legez kanpoko produkturik ez duela hartu adierazi zuela eta analisietako emaitza arraro horiek bere gorputzak berez eragindakoak direla esan zuen.

Sari banaketa ederra!

Irabazleak beraien sariekinGaur iluntzean egin da Zestoako bainuetxean sari banaketa eta jende dezente bildu gara. 36 sari genituen banatzeko eta irabazle gehienak horiek jasotzera hurbildu dira Zestoara.

Kepa Iribar Euskadi Irratiko kiroletako kazetariak eraman du sari banaketaren gidaritza eta sariak banatzen Iker Leonet (Caisse d’Epargne) oiartzuarra eta aurtengo Tourra bukatu berri duen Mikel Astarloza (Ag2r) izan dira. Hasteko, bi txirrindulariek pare bat galdera erantzun dizkiote Kepari eta eguneko berria ere jorratu dute, Astarlozak gaur bertan itxi baitu datozen bi urteetarako kontratua Euskaltel-Euskadi taldearekin. Oso gustura zegoen pasaitarra.

Ondoren, banan-banan 21 etapetako irabazleak Continue reading “Sari banaketa ederra!”