Danimarkako lehen etapa eta lidergoa Galdosentzat

Galdos podiumeanLehengo astean Valoniako itzulian egin zuen bezala gaur Danimarkako Itzulian lehen etapa irabaztea lortu du eta ondorioz lidergoa ere bai. Ea Valonian baino egun gehiagoan mantentzen duen lidertza.
Danimarkako Itzuliak, ordea, maila hobea du. Ikusi besterik ez dago ermuarrarekin batera bere atzetik zein saru diren: Haselbacher (Gerolsteiner) eta O’Grady (CSC). Biak esperientzia handikoak eta azkarrak.

Sailkapen orokorrean Aitor Galdos dugu lider, noski eta gainsariei esker, 4 segunduko aldea ateratzen dio Haselbacherri eta 6 segundukoa O’Gradyri.
Animo Aitor eta jarraitu horrela!! Beharbada bi garaipen hauekin talde handiagoek arreta gehiagorekin jarraituko zaituzte.