Benetako Tourra hastear!

Gure adituaEzin esan orain arte Tourra hasi gabe zegoenik esprint ederrak ikusteko moduan izan baikara, baina, hala ere, sailkapen nagusirako borrokarik ikusteko modurik ez zuen eskaintzen ibilbideak.

Gaur erlojupeko garrantzitsu batek emango dio borroka horri hasiera. Armstrong eta Ullrich falta dira tropelean, beraz, Tourreko erlojupekoetako irabazle berri bat izan dezakegu gaurkoan, Zabriskiek iazko 19 Km-tako hasierako erlojupekoko garaipena errepikatu ezean. Armstrong estatu batuarra falta izan arren, gaurkoan bere herrikideren batek irabaziko ez balu asko harrituko nintzateke, bertakoak baitira Zabriskie bera, Hincapie, Leipheimer eta Landis txirrindulariak. Estatu batuar hauen artean sartzeko beste txirrindulari batzuren izenak aipatzeagatik Rogers, Evans edo Kloden aipatu beharra dago, ondo daudenean eta euren eguna dutenean, edozein erlojupekotan irabazteko adinako maila dutelako. Continue reading “Benetako Tourra hastear!”

Tour hasiera “lehorra”

Tropelaren babesean

Askotan Tourreko ibilbidearekin kexu azaldu izan naiz eta orain arte izan diren etapek arrazoia ematen didatela uste dut. Ez dakit zer deritzozuen zuek baina nik ez dut batere gustuko etapa baten amaiera zein izango den jakiteak. Bai, egia da esprintetan irabazle desberdinak ikusi ditugula baina ni behintzat ez nau asetzen, etapa hasieran ihesaldi bat sortuko dela, tropelak eurekin jolastuko duela eta azkenean sprinta izango dugula jakiteak. Eta egia esateko, esprintak txirrindularitza barruan egon daitekeen ikuskizunik politenetakoa dira baina hortik egunero egunero gauza berbera ikusteak aspertzera narama. Askotan esaten da txirrindularitza oso zale ez den batek bazkal osteko siestak botatzeko baliatzen dituela telebistako emankizunak eta etapa hauek ikusita ez nau harritzen. Nahikoa luke azken 5 kilometroetan esna izatea. Continue reading “Tour hasiera “lehorra””

Bihar Boonen-ek irabazi baietz

Freire garaileHushovd-ek prologoa irabazi zuen sorpresa emanaz, McEwen-ek 2 esprint irabazi ditu eta gaur, Freire izan da azkarrena.

Beraz, argi dago, bihar Tom Boonen munduko txapeldun handi horri tokatzen zaio besoak altxatzea. Juanma Garate taldekideak, berriz ere lan mordoska bat egin beharko du eguneko ihesaldia bertan behera botatzeko (konturatzen al zarete zenbat kostatzen zaion tropelari bizpahiru txirrindulariko ihesaldia bertan behera botatzea?) eta esprintean, liderra, maillot horia nagusituko da. Ez daukat zalantzarik. Gainera gaur bizarra moztu gabe zegoen belgikarra baina bihar ondo afeitatuta irtengo da, bai noski.

Gaurkoari buruz, ez dago ezer berezirik kontatzeko: ihesaldi bat, erorikoren bat eta esprinta. Esprintean Freire espainiarra nagusitu da eta TVE-koei irrifarra atera zaie, asteartean beraien izarra, Valverde, erretiratu ondoren nahiko triste baitzeuden.

Euskaldunak ere pozik egoteko moduan gara Iñaki Isasi (Euskaltel) hirugarren postuan sailkatu baita Freire eta Boonenen atzetik. Sailkapen nagusiko lehen euskalduna, berriz, Egoi Martinez (Discovery), azken kilometroetan erori egin da eta pare bat minutu galdu ditu. Ea erlojupekorako errekuperatzen den. Orain, Haimar Zubeldia da lehen euskalduna. Continue reading “Bihar Boonen-ek irabazi baietz”

Eutsi filmaren grabaziora joateko autobusa. Izena emateko azken egunak.

Uztailaren 12ko grabaketarako 150 estra behar dira, errepide ertzean Tourreko zaleen papera egingo dutenak. Autobusa antolatu da.

Eutsi filmaren grabaketa irudiaEutsi izeneko euskarazko hirugarren film luzea grabatzeko lanak ekainaren 19an abiatu zituen Alberto. J. Gorritiberea zuzendariak Oarsoaldean, Baleuko eta Irusoin produkzio etxeek bultzatuta. Proiektua Aupa Etxebeste eta Kutsidazu bidea, Ixabel ondoren dator eta ETBren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Pelikulak euskal gizartearen kezka eta arazoak azaleratuko ditu.
Unai Iturriagak idatzi du umore puntua duen drama sozial honen gidoia, Gorritiberaren laguntzarekin. Protagonista nagusiak Anjel Alkain eta Asier Hormaza aktoreak dira, besteak beste Sorginen Laratza eta Wazemank telebista saioetan ezagun egin direnak. Txirrindularitzarekiko grina duten bi gazte dira hauek. 30 urtetik gora dute jada eta lanean egoera zaila dute, bi urte baitaramatzate greban. Egoera horri aurre egiteko, Frantziako Tourrean protesta ekintza bat egitea bururatuko zaie. Buru-belarri jarriko dira zeregin horretan, baina neskatila gazte batekin (Oihana Martikorena) egingo dute topo. Ondorioz, bi gazteen arazoak eta beldurrak begi-bistan geldituko dira. Continue readingEutsi filmaren grabaziora joateko autobusa. Izena emateko azken egunak.”

Arrieta saiatu den arren, Kessler alemaniarrarentzat garaipena

Kessler pozez gainezkaJose Luis Arrieta gaurko protagonistetako bat izan da. Arrietak eta Unai Etxebarriak, Voigt, Pineau eta Christophe Laurentekin batera ihesaldia harrapatzea lortu dute. 6 minututik gorako abantaila lortu badute ere, Caubergeko azken maldara iritsi aurretik banan-banan irentsi ditu iheskideak tropelak. Aurrean, Arrieta bakarrik geratu da baina donostiarraren ahaleginak alferrikakoak izan dira eta Caubergeko malda tenteetan irentsi dute. Orduan, eraso festa hasi da eta Mathias Kessler-ek (T-Mobile) segundu batzutako abaintalarekin helmugara bakarrik iristea lortu du. T-Mobilekoa gustura zen, atzo azken metroetan kendu zioten garaipena baina gaur ez. Gaur indar erakustaldi aparta eman du.

Sailkapen nagusian lider berria dugu, Tom Boonen (Quick Step). Izan ere tropela zatituta iritsi da eta Hushovdi 7 segunduko aldea atera baitio. Maillot berdea ere, momentuz, berarena da. Continue reading “Arrieta saiatu den arren, Kessler alemaniarrarentzat garaipena”