#377 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 15. etapa

Kuss (TJV) gazteak lortu du etapa garaipena Vueltan

Gaur jokatu da etapa Espainiako Vueltako etapa erregina eta ihesaldik lortu du etapa garaipena. 17 txirrindulariz osatutako tropeltxo batek egin du aurrera eta tartean ziren Ion Izagirre (AST) eta Oscar Rodriguez (EUS) euskaldunak, baina indartsuena Kuss (TJV) izan da. Faboritoen artean indartsuenak Roglic (TJV) eta Valverde (MOV) izan dira eta ez du esloveniarrak inongo arazorik izan maillot gorriari eusteko.

Hau eta gehiago izan du mintzagai Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#370 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 7. etapa

Valverdek (MOV) irabazi du 7. etapa

Gaurko Espainiako Vueltako 7. etapan faboritoak izan dira protagonista. Aurtengo Vuelta honetako lau indartsuenak Valverde (MOV), Roglic (TJV), Lopez (AST) eta Quintana (MOV) argi geratu da. Murtziarra izan da etapa garaipena lortu duena baina berriro ere Lopez jantziko da gorriz Teunsek (TBM) aurreko mendatean ezin izan baitio Movistarrek ezarritako erritmoari eutsi.

Etapan ihesaldia osatu da eta bertan etekina ateratzeko gai izan den bakarra Sergio Henao (UAD) izan da mendiko puntu gehien bilduta sailkapenean bigarren jarri baita.

Hau, biharko etapak eman dezakeena eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#368 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 5. etapa

Madrazok (BBH) lortu du etapa garaipena Vueltan

Ihesaldiak bidea egitea lortu du Espainiako Vueltako 5. etapan. Javalambre gainean amaitzen zen etapa gaurkoa, sailkapen nagusiaren lehian dabiltzanentzat test garrantzitsua horrenbestez. Tropelak lasai hartu du eta etapa garaipena Madrazo (BBH), Bol (BBH) eta Jose Herradaren (COF) artean lehiatu dute. Madrazo izan da azkenean besoak jaso dituena birritan atzeratuta geratu izan bada ere. Sailkapen nagusian, aldiz, Lopez (AST) izan da erasorik serioan jo duena eta maillot gorria berreskuratu du. 12 segundora Valverde (MOV) eta Roglic (TJV) helmugaratu dira. Gainontzeko faboritoak atzeratuago geratu dira.

Hau eta biharko etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#301 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da 2018ko Espainiako Vueltako 19. etaparen kronikatxoa egitera mini podcast honetan. Faboritoen artean indartsuen agertu da Simon Yates (MTS) nahiz eta etapa garaipen berarekin batera helmugaratu den Pinotek (GFC) eskuratu duen. Valverdek (MOV) krisialdia pasa badu ere, bigarren postuari eusteko gauza izan da eta orain Kruijswijk (TLJ) da podium postuetan sartu dena. Bihar erabakiko da Vuelta.

#299 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 17. etapa

2018ko Espainiako Vueltaren 17. etapa Bizkaiko errepideetan jokatu da. Bertan ihesaldiak gaurkoan bere bidea egin du eta horri esker Woodsek (EFD) etapa garaipena lortu du. Ihesaldian saria jaso duen bakarra ez da izan kanadarra, izan ere De Gendtek (LTS) bihar mendiko maillota jantziko du bildu dituen puntu guztien ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez, Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider nahiz eta Valverdek (MOV) segundo batzuk urratu dizkion. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.