Haize berriak azken metroetan

Kontuak kontu eta gertatutakoak pasa ondoren (itzuli handietako antolatzaileen erabaki polemikoez, nolabait esatearren, ari naiz), denboraldia abian da. Aurreneko bi hilabeteotan zenbait lasterketa lehiatu dira, eta horietakoren batzuek zeresana eman dute dagoeneko. Batez ere flandestar lurretan Philippe Gilbert walloniarrak eman zuen erakustaldiak, baina ez da honakoa eztabaidagai bakarra izan.

Greipel nagusiIzan ere, UCI Pro Tour zirkuitu ahulduari hasiera eman zion proban, Australiako Down Ander Tourrean alegia, gizon batek nagusitasun handia erakutsi zuen. 26 urtetako André Greipel alemaniarra izan da. Sprinterrez jositako High Road taldean bere burua erakusteko arazoak izango zituela uste bazen ere, bere zirrikitua ongi baino hobeto probestu zuen bertan, lau etapa garaipen eta sailkapen nagusia poltsikoratzean (lasterketako atarian gailentzeaz gain). Egia da nazioarteko esprinterrik onenak falta zirela, baina egia da bestalde inork gutxik espero zezakeela urte hasieran halako nagusitasunik, are gutxiago autraliarra ez den txirrindulari batengan.

Greipelen kontuak ekarri nau hain zuzen mota honetako txirrindularien artean datorren haize freskoa aztertzera. Gaztetasunak ematen duen harrokeria lagun dutenek geroz eta mehatxu handiagoa suposatzen dute azken urteotan alor honetan nagusi izan direnei. Beti gertatu da horrela, baina ez horren belaunaldi goiztiarrekin. Denbora ez da alferrik pasatzen. Garai bateko Vanderaerden, Hermans, Van Poppel, Abdoujaparov, Ludwig Continue reading “Haize berriak azken metroetan”