2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.
Etiketa Artxiboak:kiniela
#211 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta
Imanolek (@imanolLlucia), Landerrek (@landergarro) eta Ibanek (@piban) grabatu dute 2017ko Vueltaren podcast hau. Bertan ibilbideari eta bereziki Tropelako kinielari ematen diote errepasoa. Solaskideek gogora ekartzen dute nola Contadorren azken lasterketa izan daitekeela eta Vuelta honetan 1 dortsalarekin izango dela.
#187 Tropela podcastak: 2017ko Frantziako Tourra
Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Lander Garrok (@landergarro) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren inguruan aritzen dira, ibilbidea eta Tropelako kiniela egiteko iritzi interesgarriak elkarbanatzen.
#186 Tropela podcastak: 2017ko Suitzako Tourra
Lander Garrok (@landergarro), Egoitz Lizasok (@elizaso) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Suitzako Tourraren podcast hau prestatu dute. Hirukoteak Frantziako Tourraren aurreko astebeteko lasterketa honen analisia egiten dute batez ere Tropelako kiniela egiteko ikuspegitik ohi moduan.
#173 Tropela podcastak: 2017ko Emakumeen Bira
Axierrek (@sukigalp) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko Emakumeen Bira aztertzen dute, batez ere kinielari dagokionez. Oraindik ere lasterketa ez da UCI WorldTour egutegiko parte baina bertan entzungo duzuen moduan merituak egiten ari da antolakuntza hala izateko, nahiz eta oraindik ez den eta hori partaidetzan antzeman.