#433 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 14. etapa

Gannak (IGD) bere hirugarren etapa garaipena lortu du Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 14. etapan garaipena, aurre ikuspen guztian betez, Gannak (IGD) lortu du. Horrenbestez 3 garaipen lortu ditu italiarrak gaurkoarekin, bi erlojuaren kontra eta bat ihesaldi bati esker. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari gaur ere erlojuaren kontrako saio bikain bat eginda.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#426 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

Demarek (GFC) bere bigarren etapa garaipena lortu du Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 6. etapa Demarek (GFC) irabazi du Matthews (SUN) eta Fellineren (AST) aurretik. Gaurkoan bai, frantziarrak erraz irabazi du eta dagoeneko bi etapa garaipen lortu ditu edizio honetan Gannaren (IGD) etapa garaipen kopurua berdinduz.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#425 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 5. etapa

Gannak (IGD) Giro honetako bigarren etapa garaipena lortu du

2020ko Italiako Giroko 5. etapa honetan ihesaldian izan den Gannak (IGD) lortu du garaipena ezustean. Iheskide indartsuagoak ere bazituelakoan ginen, baita De Gendt (LTS) bera ere hurbildu delako tropel nagusitik aurrera eginda indartsu, etaparen lehian sartzeko, baina italiarrak mendian gora egiteko gaitasuna duela erakutsi du. Hori bakarrik ez, Caicedo (EF1) atzeratuta geratu denez, Ganna bera da orain mendiko lider berria ere. Arrosaz, aldiz, hirugarren sailkatuta, Almeida (DQT) gazteak jarraitzen du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#422 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 2. etapa

Ulissik (UAD) lortu du Giro honetako 2. etapa irabaztea

Gaur jokatu da 2020ko Italiako Giroko 2. etapa eta bertan garaile Ulissi (UAD) izan da. Eguneko ihesaldia izan bada ere, tropelak uneoro kontrolpean izan du berau. Helmuga goian izanda, Ulissik egindako mugimendua erabakigarria izan da eta aipatzekoa bere atzetik Sagan (BOH) eta Honoré (DQT) sailkatu direla. Sailkapen nagusian aldaketa esanguratsurik ez eta Gannak (IGD) jarraitzen du lider.

Gaurko etaparen laburpena eta bihar ikusi dezakeguna Iban Hernandezek (@piban) laburbiltzen ditu podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#421 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 1. etapa

Ganna (IGD) nagusitu da Giroko lehen etapa honetan

Jokatu da 2020ko Italiako Giroko lehen etapa, bakarkako erlojuaren kontrako saioa. Bertan espero moduan Ganna (IGD) nagusitu da eta arrosaz jantzi da. Zortea, berriz, ez du alde izan Miguel Angel Lopezek (AST) eta eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan da.

Hau eta biharko etapan eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu