6. etapa: Arras > Reims (194 km). Profila eta aurre analisia.


IBILBIDEA

Infernuko etapa amaitu ondoren, eta faborito nagusienetako batek etxerako bidea hartu ostean, zailtasun berezirik gabeko etapa izango da 6. etapa. 4. mailako bi mendate igo beharko dituzte 194 kilometroak osatu aurretik. Beraz, esprintean amaituko den beste etapa bat izango delakoan naiz.

FABORITOAK

Bai, ihesaldia osatuko da. Ez dakit mendiko maillotaren lehian den txirrindulariren bat sartuko den, baina ez litzateke harritzekoa izango naiz eta puntu gutxi izango diren jokaun.

Orain arteko etapetan ikusi dugun moduan, Giant Shimano eta Cannondalek kontrolatuko dutela lasterketa ezango nuke. Astearteko etapan estu izan zen Kittel (GIA, %33,1) etapa bereganatzeko, baina guztia alde du. Sagan (CAN, %50,5), aldiz, nahiz eta Arenbergen laugarren sailkatu, maillot berdeari eusteko esprintean sartuko da. Ea Renshawk (OPQ, %3,5) aukerarik duen Omegari eta erretiratu zen Cavendishi (OPQ, %14,9) etapa garaipena eskaintzeko aukerarik.

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Coquard (EUR, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5)

* Greipel (LOT, 1,3%) / Demare (FDJ, %24,7)

 

4. etapa: Le Touquet-Paris-Plage > Lille Métropole (163,5 km). Profila eta aurre analisia


IBILBIDEA

Hiru etapa Britainia Handian jokatu ondoren, jendez gainezka izan diren errepide bazterrak alde batera utzita, Frantziatik abiatuko da 4.etapa. 163,5 km izango dira eta berandu abiatuko da, 13:55etan. Arrazoi nagusia gaur Londresetik Le Touqueterako bidea egin behar dutela da.

Esan bezala, ibilbidea luzeagoa izango da baina 4. mailako bi mendate pasa beharko dituzte Belgikara iritsi aurretik. Hala ere, ez dirudi ibilbidea esprinterrak atzean uzteko modukoa denik, beraz, esprinta ikusiko dugu bihar ere.

FABORITOAK

Ihesaldi saiakera izango da, gaur Barta (TNE, #0,7) eta Bideauk (BSE, %0,4) osatu dutenaren antzera. Beharbada Cofidisekoren bat izan daiteke ihesaldian mendiko puntuen bila, baina puntu gutxi banatuko direnez, edozein izan daiteke protagonista.

Biharkoan ere esprinterren taldeek lan beltz egin beharrean izango dira, baita Tourra irabazteko faboritoen taldeak ere, edozein arazo ekidin asmoz liderra ondo babestuta eramateko. Zalantza gutxi dago biharkoan ere Kittel (GIA, %33,1) gailenduko dela. Gaur ikusi dugu Sagan (CAN, %50,5) eta Renshaw (OPQ, %3,5) saiatu direla itzal egiten, baina hortan geratu dira, itzal hutsalean.

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Coquard (EUR, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5)

* Greipel (LOT, 1,3%) / Demare (FDJ, %24,7)

 

3. etapa: Cambridge > London (155km). Profila eta aurre analisia

3. etapa

IBILBIDEA

Frantziako Tourreko 3. etapa lasterketako errezenetarikoa izango da. Oso etapa laburra izango dute txirrindulariak aurretik, 155km-ko besterik ez ibilbide lau batean. Etapa honen ikusmina ordea azken kilometroetan etorriko da, Londreseko hiriburuan sartzen direnean. Esprinterako etapa izango dela ez dago esan beharrik.

FABORITOAK

Lehen bi etapek emandakoa ikusirik, apostu garbia egin beharra dago Kittelen (GIA, %33,1) alde. Cavendish (OPQ, %14,9) eta Modolo (LAM, %6,9) esprinterrak jokoz kanpo geratu direlarik, Londresen garaile izateko kontuan izan beharreko beste izenak Greipel (LOT, 1,3%) eta Demare (FDJ, %24,7) izango dira. Kokapen on bat eta abiadura puntua funtsezko ezaugarriak izango dira 3.etaparako. Hona hemen faboritoak;

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Greipel (LOT, %1,3) / Demare (FDJ, %24,7)

* Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5) / Coquard (EUR, %22,2)