Contador bera bakarrik erori da

Gaurko egunean erorketek protagonismoa hartu dute. Badakigu lehen astean urduritasuna izaten dela eta gaurkoan ere ez da desberdin izan.

103. Tour honetako lehen etapan, helmugan ikusi dugu erorketarik handiena, txirrindulari gehien kaltetu dituena behintzat. Esprintean maillot horiaren bila zirela eroriko handia izan da baina horrek ez du Cavendish galarazi etapa garaipena eta maillot horiaz jabetzeko. Badirudi erorikoan kaltetu larririk ez dela.

Notizia, ordea, Contadorren erorikoa izan da. 80 km falta zirela helmugara bidean izan da eta bideo honetan ikus daitekeen moduan bera bakarrik erori da. Ez da ez hasera ona izan Tinkoffeko liderrarentzat.

Sprinter berrien belaunaldia iritsi da

gaviriaAtzo Tirreno-Adriaticon izan zuen Fernando Gaviriak bere bataioa World Tourrean. 21 urte besterik ez ditu sprinter kolonbiarrak. Bai, ongi irakurri duzue, kolonbiarra da eta sprinterra (irakurri beza esaldi hau birritan Euskal Herrian igotzaileak bakarrik sor daitezkeela uste duenak).

Sasoiko dago. Ez alferrik, pasa den astean Londresen ospatu ziren Pistako Munduko Txapelketetan urrezko domina bat lepoan jantzita iritsi zen Italiara, Omnium lasterketan hain zuzen ere. Ez zuen izan Cavendish-ek Wiggins-ekin batera Madison-ean lortutako urrezko dominaren sona, baina podcastean aipatu genuen bezala, ez zen Cav Londreseko belodromotik zuzenean Italiara zihoan bakarra. Continue reading “Sprinter berrien belaunaldia iritsi da”

Garaiz dabil

Igor AntonBaieztapen ofiziala falta zen eta hura ere iritsi da azkenean. Igor Anton, Omar Fraile bezala, Hego Afrikako Dimension Data (lehengo MTN-Qhubeka) World Tourreko taldean ariko da 2016an. Hein batean behintzat, ustekabean harrapatu gaitu albisteak. Azken urteetan Movistarren aritu eta gero, Galdakaoko txirrindulariaren etorkizuna airean zegoen, guztiz, eta erretiro hitza ere entzun da azken aste eta hilabeteetan. Zorionez, pedalei eragiten jarraituko du Igor Antonek. Urteak joan dira Antonek Espainiako Itzulian eta Giroan besoak altxatu zituenetik. Mina ematen du gogoratzeak 2010eko Espainiako Vueltan gertatutakoa. Anton lider zela erori eta etxera joan zen eta Nibali izeneko gazteak irabazi zuen itzulia. Handik aurrera, dir-dir egin du italiarrak han eta hemen. Igor Antonek, aldiz, eutsi zion 2011n: Zoncolanen Giroko etapa irabazi zuen eta etxean, Bilbon Espainiako Vueltakoa poltsikoratu zuen. Continue reading “Garaiz dabil”

Aurre analisia: 21. etapa: Sèvres / Paris Champs-Élysées (109.5 km)

etapa 21

2015eko Frantziako Tourrak gaur ixten du pertsiana. Beste behin iritsi da egutegiko zita garrantzitsuena hurrengo urte-arte agurtzeko ordua. Hasiera batean bazirudien Froomek (SKY) Pirineotan lasterketa erabakita utzi zuela baina Alpeetan, eta batez ere atzoko Alpe D´Huezeko etapan, Quintanak (MOV) zirrara jarri zion lasterketari. Zale moduan ezin kexatuko gara! Aipatzekoa da ere, bereziki harrigarria dela top10 barruan dauden txirrindularietatik bakarrik 3k ezagutu dutela garaipena.

Orain balantzeak egiteko ordua da, ondorioak ateratzeko ordua alegia. Continue reading “Aurre analisia: 21. etapa: Sèvres / Paris Champs-Élysées (109.5 km)”

Aurre analisia: 7. etapa, Livarot / Fougères (190.5 km)

etapa 77. etapa esprinterren azken aukera izango da Parisa bitartean. Baliteke bidean zehar esprinten bat edukitzea baina ibilbideari dagokionez behintzat hau izango da aukera garbiena, eta noski esprinterren taldeek ez dute barkatuko.

Gaurkoan etapa aspergarri horietako bat ikus genezake, ihesaldi luze bat antolatuz hasiera hasieratik. Aurtengo edizioan, zorionez, ez dugu horrelako etaparik izan eta txirrindulariek seguru eskertuko dutela. Azken kilometroan esprinterren kolokazioak garrantzia izango du, esprint guztietan bezala. Continue reading “Aurre analisia: 7. etapa, Livarot / Fougères (190.5 km)”