Tropelari lagundu nahi? Erosi kamiseta bat

Kamiseta LimaDuela bi urte egin genuen bezala, aurten ere Tropela Elkarteak kamiseta eder batzuk atera ditu udan janzteko. Kamiseta hauen salmentarekin ateratako diruarekin ditugun gastuak kubritzea dugu helburu: hosting-a, telefono deiak eta abar.

Diseinu aldetik oso ederrak dira eta koloreei dagokienez udarako aproposak, kolore bizi-biziekin. Mutiletan lima koloreko eta laranja koloreko kamisetak dituzue aukeran eta nesken modeloan berriz kamisetak zuriak dira. Guztiek Tropelaren logoarekin jokatuz egindako marrazki bat dute. Mutiletan aurrealdean erdi-erdian doa marrazkia zuri eta beltzez eta nesketan berriz, behealdean doa marrazkia eta berdea eta beltza konbinatzen dira.

Orain artean arrakasta ona izaten ari dira kamisetak. Ea denon artean ea kamiseta guztiak agortzen ditugun!

Kamiseta bat nahiko lukeenak eta bide batez, Tropela Elkarteari laguntzatxo bat eman nahi dionak, bere kamiseta [email protected] helbidera mezu bat bidaliz eska dezake. Bidali zuen datuak, kamiseta modeloa eta talla eta nora bidali behar dugun. Ondoren, ordainketa zein helbidetan egin behar duzuen adieraziko dizuegu eta behin ordainketa bideratu ondoren, etxean jasoko zenukete eskatutako kamiseta.

Kamisetei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue kamiseten atalean eta zalantzaren bat izanez gero [email protected] helbidean galdetu eta argituko dizkizuete duda guztiak.

Bestalde, norbait animatuko al litzateke bere denda edo komertzioan Tropela Elkarteko kamiseta hauetako batzuk saltzen? Pres bazaude, bidali email bat goian aipatutako helbidera eta hitz egingo dugu.

Guztion laguntza behar dugu proiektu hau sendotzen joateko. Tropela gustukoa baduzue eta identifikatuta sentitzen bazarate, badakizue, kamiseta zoragarri bat erosiz laguntza ederra eman dezakezue. Eskerrik asko.