Tropela Bertatik Bertara-n hizpide

Asteartean emitituko den saioaren parte izango da.

Gaueko 9etatik aurrera eta Bertatik Bertara saioaren barnean, Tropela Elkartearen proiektuaren berri telebistaz jasotzeko aukera izango da. Zarauzko Malekoian grabatu zen elkarrizketan, Tropela Elkarteko hiru kidek Itxaro-rekin jardun zuten tropela.eus-en inguruan hitz egiten. Galderak, erantzunak… eta ordenagailuan tropela.eus. Hau guztia, astearte honetako Bertatik Bertara saioan.

Aitor Gonzalez Suitzako Tour-ean garaile

Mendiko sailkapenean Roberto Laiseka nagusi.

Euskaltel-Euskadiren bigarren garaipen garrantzitsua izan da Dauphine Libereren ostean. Azken etapa arte Rogers australiarra izan bazen itzuliko lider, itzuliko 9. etaparen garaile Aitor Gonzalez izan da eta behar besteko abantaila eskuratu ostean itzulia bereganatu du. Baina Euskaltel-Euskadi-ren garaipen honi mendiko sailkapenekoa gehitu behar zaio, izan ere, Roberto Laiseka txirrindulari algortarrak irabazi baitu.

Michael Rogers australiarra sailkapenean bigarren izan da 22 segundora eta Jan Ullrich alemaniarra hirugarren 1’36ra.

Andoni Aranaga Asturias itzuliko 2. etapan garaile

Azpeitiarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu.

Kaiku taldearen debut urte honetan, hau izan da hirugarren garaipena. Aranagaren atzetik Igor Astarloa sailkatu da. Hala eta guztiz ere, Dimitri Konyshev-ek jarraitzen du itzuliko lehen postuan, Igor Astarloa (Barloworld) du atzetik 4 segundura eta hirugarren Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) 8ra.

Landaluze garaile Dauphine Liberen

Euskaltel-Euskadi Tour-aren atarian itxura hobetzen.

Euskal Bizikletan Aketza Peñak podiumean sartzea lortu zuen eta David Herrerok erlojupekoan garaipena eskuratu zuen. Hau gutxi balitz, Dauphinen garaile suertatu da Iñigo Landaluze. Ez da meritu makala garaipen hau eskuratzea, izan ere taldekiderik gabe amaitu baitu lasterketa. Gogoratu lasterketa honetako tropelean Lance Armstrong bezalako txirrindulariak izan direla.

Bestalde, larunbatean abian jarri zen Suitzako itzulia eta gogoratu Iban Mayoren Tour aurreko lasterketa garrantzitsua izango dela.