Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak

Atzo goizean Lokatza Elkarteak aurtengo Gorlako igoerako “Radio Tour” internetez entzun ahal izango dela zabaldu zuen. Hau da, epaile eta lasterketa barruko ibilgailuen artean informazioa zabaltzeko eta lasterketaren egoera zein den jarraitzeko erabiltzen den irrati seinale hori edonork entzun ahal izango duela internet bidez. Inoiz halako seinalerik jarraitu ez duenak ez espero irrati saioen moduko ezer, aspergarria ere izan baitaiteke, seinalea galtzea ohikoa izaten delarik, soinu kaxkarra… baina dudarik gabe, lasterketaren informazioa momentuan jasotzeko biderik zuzenena da. Aurrerapauso bikaina eta txalotu beharreko ekimena teknologia berrien bitartez txirrindularitza jendearengana hurbiltzeko. Continue reading “Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak”

Tropela.net apustu gunea?

Tropela Elkartearen azalpena.

Bati baino gehiagori bururatu dakioke. Ez dabil guztiz oker, baina ez da zuzena ere. Tropela Elkarteak euskara teknologia berrietan indartzea du helburu. Horren haritik, eta txirrindularitzan era honetako webgunerik euskara hutsean ez dugunez, tropela.eus proiektua gauzatzea erabaki genuen.

Tropela Elkarteak teknologiak gure egunerokotasunerako ematen dituen erraztasunak euskara hutsean izatea ahalbideratzea nahi du. Hainbat urtetan txirrindularitza munduan lehiatzen jardun dugu hainbat porratan, batez ere Tour-ean. Aurten euskaraz eta interneten, normaltasun osoz, egin ahal izango dugu. Guztiok batera, abian goaz euskararen tropelean!