Tropelean sari gehiago

Tropela.net sari banaketa 2005Honez gero jakingo duzuen bezala, sari ugari ditugu aurtengo edizioan lehen sailkatzen direnentzat: itsas-bidaia, asteburu pasak (Lesakan eta Asturiasen), bizikleta, arropa eta ekipamenduak, otorduak, euskal txirrindularien maillotak, mahai jolasak… eta azkenak gehitu zaizkigunak Etxeondo bi arropa ekipamendurekin eta Gailu Bodegak ardo ondu bikainekin.

Sari berri hauekin, oraingoz sailkapen nagusiko lehen hamarrek jasoko lukete saria eta lehen hirurek eta etapetako garaileek lehen genituen sariez gain ardo onduak. Eta oraingoz diogu izan ere sari gehiago egon baitaitezke. Dakizuen bezala Tropela Elkarteak sarien atala “bizirik” izaten du azken unerarte, beste laguntzaileren batek ere aportazioren bat egin nahi badu txokoa egingo baitiogu.

Euskal txirrindulariek maillotak ere zehazten joango gara hurrengo egunetan etapa bakoitzari berea egokituz, oraingoz ez baititugu sarien atalean jarri.

Hemendik gure eskerrik beroenak laguntzaile guztiei eta euskal txirrindulari guztiei ere, eta esan bezala, besteren batek atxekitzeko gura badu [email protected] helbidera mezu bat bidaltzea besterik ez du.

Sari hauek jakinda, ez al du merezi lehiaketan parte hartzea?

Zorte on guztioi!!