Gaur arratsaldeko berria da. Alexandre Vinokourov Astana taldeko txirrindulari kazkhstandarrak positibo eman du larunbateko erlojupekokoaren ondorengo analisietan. Albin jokatu zen erlojupekoan erakustaldia emanaz irabazi zuen aurtengo Tourreko faborito nagusiak.
Garaile guztiek bezala kontrol analisia pasa zuen (irudian, zain) eta emaitzak gaur argitaratu ditu L’equipe egunkariak. Badirudi bi motatako globuluak zituela. Hau da, beste pertsona baten odola zeramala.
Bestalde, gaur arratsaldean bertan Astana talde osoak Frantziako Tourra utziko dutela ere zabaldu da.
Informazio gehiago dugun heinean abisatuko dizuegu. Bitartean, ea denon artean honek ekarriko duen olatuari aurre egiteko moduan garen. Ni jada ez nau ezerk harritzen. Erakustaldi ororen ondoren horrelako berriak datozkigu. Iaz Floyd Landis, aurten Vinokourov.
Orain, nork sinestuko dio Tourreko irabazleari tranparik egin gabe irabazi duela?
Ikusiko dugu zer erabakitzen duen Tropela Elkarteak Alexandre Vinokourov-ek lortutako puntuekin… Arauak hor daude!!

Horiexen jabe da Vinokourov. Psikologikoki ukituta egon zen aurreko astean izan zuen erorketaren ondorioz, negar eta guzti egiteraino. Nire adiskidea den Oihanek aurreko postean zioen nola
Gaurko etapak aurrekoa bezala oso aspergarria izateko itxura guztia zuen. Kostata baina ihesaldia ere egin da, jende nahiko aproposarekin (Euskaltel-Euskadikoak non ziren?) eta bazirudien aurreko egunekoa errepikatuko zela. Baina ez. Haizeak eta kazakhstandarren Astana taldeak gauzak nahasteko zuen gogoak (errebantxarako gogoa ote??) eta guzti horrek sortutako urduritasunarekin izan diren erorketek gaurko etapa ederki bizitu dute, eta ikusleok gozatzeko aukera izan dugu.