#160 Tropela podcastak: 2017ko Euskal Herriko Itzulia

Itzulia 2017Iban Perezek (@piban), Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren kinielari errepasoa ematen diote podcast honetan. Zalanzarik gabe Tropelako kiniela egiteko podcast lagungarria. Continue reading “#160 Tropela podcastak: 2017ko Euskal Herriko Itzulia”

#158 Tropela podcastak: 2017ko Milan – San Remo

Iban Hernandezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) kide berri bat izan dute lagun podcast berri honetan, Lander Garro (@landergarro) hain zuzen ere. Tropelako denboraldiko lehen klasiko handia izango denaren analisia egiten dute podcast honetan, Milan – San Remo. Zalanzarik gabe Tropelako kiniela egiteko podcast lagungarria.

Eguzki printzekin, gustura

Henao

2016ko abuztuaren 6a. Uda giroa bete-betean Euskal Herrian. Hemendik urrun, Rio de Janeiron, Olinpiar Jokoetako txirrindularitza proba. Canoasko zirkuitu sigi-sagatsua, eta dominen lehia iritsi zenean, txirrindulari batek baino gehiagok ospitalean bukatu zuen, Vista Chinesako bihurgune bihurrietan jasandako eroriko latzen ondorioz. Horien artean, Henao eta Porte. Urte erdi eta gero, Paris-Niza lasterketan pozarren bukatu dute biek, nola kolonbiarrak hala Tasmaniakoak. Continue reading “Eguzki printzekin, gustura”

#157 Tropela podcastak: 2017ko Tirreno Adriatikoa

Iban Hernandezek (@piban) eta Imanol Lluciak (@imanolllucia) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2017ko Tirreno Adriatikoko kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.