#338 Tropela.eus podcastak: 2019ko Dauphine Kriteriuma

2019ko Dauphine Kriteriumari errepasoa ematen diote ezohiko podcast honetan Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola), Imanol Lluciak (@imanolllucia), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Izan ere “collage” podcast bat dela esan daiteke bakoitzak bere kasaka multzo desberdinen inguruko iritzia ematen baitute. Ohi bezala, kinielak egiten laguntzeko audioa.

#310 Tropela.eus | 2019ko Euskal Herriko Itzulia

Astelehenean abiatuko da 2019ko Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik. Ohi bezala, Tropelako kide diren Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoetara hurbildu dira beste behin 6 etapez osatutako Itzuli hau aztertzeko. Bakarkako erlojupekoarekin ekingo diote eta Eibarren amaituko da. Tropelako kiniela egiteko ezinbestean entzun beharreko podcasta.

#282 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta

Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute 2018ko Espainiako Vueltaren inguruko podcast hau. Bertan aurtengo ibilbidearen ingurukoak, gainsariak eta batez ere Tropelako kiniela errepasatzen dute. Aurtengo berritasun nagusia kinielan “Klasikomanoetan klasikomanoenak” multzoa. Horretaz gain, dortsalak baieztatzearen faltan, 17 euskal txirrindulari izango direla lehian aipatzen dute.

#268 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course

Podcast honetan emakumezkoen txirrindularitzaz orokorrean, eta zehazki 2018ko La Course lasterketaz aritzen dira Mireia Epelde (txirrindulari ohia, @MireiaEpelde), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Kiniela errepasatzen dute argibideak emanez eta ez dute ahaztu nahi izan Giro Rosak eman duena, azpimarratuz Eider Merino (MOV) eta Ane Santestebanen (ALE) mailak.