#420 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa

Italiako lasterketa handia hastear dugu

Larunbat honetan abiatuko da 2020ko Italiako Giroa. 3 erlojupeko izango dituen edizio hau urrian jokatuko da pandemiak eraginda denboraldia berrantolatu beharrean izan baita UCI.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai ibilbideari errepasoa emateko, eta bereziki, Tropelaren aurtengo Giroaren kinielari.

Podcastera harpidetu

#397 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra

Denbora asko pasa da azken itzuli handia amaitu zenetik, iazko Espainiako Vuelta amaitu zenetik. Iritsi da ordua, azkenean, lehen itzuli garrantzitsua jokatzeko: 2020ko Frantziako Tourra.

Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira solasaldi honetan aurtengo Tourrerako beharrezko informazio eta eztabaida gaiak podcast honetan biltzen.

#396 Tropela.eus podcastak: 2020ko Dauphine Kriteriuma

COVID-19ak eragindako etxeratzearen ondoren, Dauphine Kriteriuma dugu denboraldi berrekite honetan lehen itzulia. Bera xehetasun osoz aztertzeko Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.

#394 Tropela.eus podcastak: 2020ko Strade Bianche klasikoak

COVID-19ak guztiz baldintzatutako denboraldi honetan, txirrindulariek berrekin diote denboraldiari. Tropelan hurrengo kinielak Strade Biancheko klasikoak ditugu, gizonezko zein emakumezkoenak. Hauek aztertzeko bildu dira podcast honetan Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso).

#390 Tropela.eus podcastak: 2020ko Paris-Niza

Berriro ere Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan 2020ko Paris-Nizako ibilbide zein kinielari errepasoa emateko. Nola ez, koronabirusak baldintzatutako Paris-Niza izango dela gogorarazten dute.