Esprinterren ordua?

dv222861.jpgBai, bai, Freire, Bennati eta Bettini ere esprinterrak dira, baina beste batzuez ari naiz, izen handia duten lagun biz hain zuzen esprinter puruagoak agian; izan ere, non daude Petacchi eta Boonen?

Bada, gaur eta bihar dute, nire ustez, azken aukera Espainiako Itzulian zerbait egiteko. Argi dago ez daudela sasoian; ez, behintzat, aipatu ditudan hiru horien parean. Era berean, Duque eta Gilbert egiten ari diren lana ere azpimarragarria da.

Baina beste batzuek ere agertu beharko dute egun bi hauetan, ze bestela jai izango dute aurrerago: Greipel, Usov, Chicchi, Clerc, Furlan…

Nork irabaziko du gaur? Eta bihar? Etapa antzekoak biak ere, esprinterrentzat egokiak. Boonenek eta Petacchik ezustekorik emango dute? Nik ezetz diot. Egin apustu.

Hautagaien ordua

Azkar datorkigu aurten Espainiako Vueltako aurreneko etapa garrantzitsua. Asturiasen egin daitezkeen mendiko ibilbide ikusgarriekin ahaztu eta azken mendaterarte erraza izango den ibilbide bategatik egin dute apostu, helmuga Lagos de Covadonga izango delarik. Garai batean erabakigarria zen arren orain segundutxo batzuen aldea lortzeko besterik ez da izaten, nahiz eta Vueltan segundutxo horiek zeharo garrantzitsuak izaten diren, eta agian aurten sekula baina gehiago.

Proba hasi aurretik aipatzen ziren izen nagusiak bihar agertu beharrean dira, biharkoaz gain datozen 7 egunetan baitaude etapa garrantzitsuenak eta bihar aurrean agertu ezean Vuelta egun gutxiren barruan gal dezakenaren seinale izan baitaiteke txirrindulariarentzat.

Gomez Marchante, Sastre, Menchov, Pereiro, Samuel, Devolder, Brajkovic, Lopez, Piepoli… hauen ordua iritsi da. Bihar etapa Gomez Marchante bezalako txirrindulari batentzat aproposa izan daitekeela uste dut. Aldiz, askok faboritoen artean jartzen duten Cadel Evansek huts egin dezakeela uste dut. Egia da gaurko amaiera gogortxoan aurrean izan dugula baina harritu egingo nintzateke bihar aurreneko taldeak ikusiko banu australiarra.

Ziurrenik biharko etapa garaileak lidertza ere har dezake, arrazoi bikoitza beraz erasoaldi baten ondorioz etapa irabazteko ahalegin indartsuagoak ikusteko.

Espainiako Vuelta, urteko 3. “itzuli handia”?

logo_cab.gifLarunbatean martxan jarriko da 3 astetan lehiatzen den azken proba. “Itzuli Handiak” bezala ezagutzen dira Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta. Hala ere, azken urteetan Espainiako Vueltak garrantzia apur bat galtzen ari dela garbi dut eta horren erru handia ibilbideek dute. Egia da azken urteetan edizio bat edo bestek “aprobatu” duela baina oso ibilbide eskasak nagusi izan ditugula esatean ez dut uste errurik egiten dudanik. Eta aurtengoa, agian, aspaldian lasterketa bat prestatzerako orduan egin den ibilbiderik negargarriena dela deritzot. Ez dago goi mailako mendirik, “media montaña“ko etapa gutxi, etapa labur asko… penagarria iruditzen zait. Espainiako Itzuliak hobetzeko asko duela iruditzen zait eta horien artea ibilbidearen arazoa dago. Ibilbideaz gain fetxak eta zaleen falta (penagarria izaten da zenbait mendiko etapetan izaten den zale kopuru txikia) ere gabezia handiak dira munduko 3. itzuli garrantzitsuena kontsideratuta dagoen batentzat.

Momentuz partehartzeak esku bat botatzen dio itzuliari, bertan Evans, Menchov, Cunego, Sastre, Marchante, Samuel, Rebellin, Bettini, Boonen, Freire, Zabel, Petacchi, Bennati… ikusteko moduan izango baikara, nahiz eta batzuk begiak Munduko Txapelketetan gehiago izan dituzten.

Azken urteetan Alemaniako Tourra indar handia hartzen ari da eta ez nintzateke batere harrituko urte gutxiren barruan momentu honetan Espainiako Itzuliak duen lekuan jarriko balitz.

Proba honetan interesa duten orok espabilatu beharko du, itzuli hau gainbeheran dela ematen baitu. Zenbait aldaketek mesede handia egin diezaiokete Vueltari baina ez dut ikusten aldaketa horien berririk. Zer deritzozue?

Lehen itzuli handia Vinokouroventzat

Vinokourov Vueltako garaileAurtengo Espainiako Vueltak badu jabea: Alexandre Vinokourov kazakhstandarra. Itzulia aurrera zihoan heinean hobera egin du eta mendiko lehen etapan onenekiko pare bat minutu galdu bazituen ere egunek aurrera egin ahala izugarrizko maila lortu du.

Hiru etapa garaipen lortu ditu atzo bertan 33 urte bete zituen gizonak: Bata azken kilometroan tropeletik ihes eginaz, bestea mendian eta bestea, atzoko erlojupekoan. Eta beste pare bat etapa oparitu ditu (Danielson eta Kashechkin-i). Baina bere jarrera erasokorrari esker eta Alejandro Valverderekin izan duen lehia estua zela eta etapa politak ikusi ditugula esan behar.

Balorazio positiboa egin beharko genuke, baina Puerto Operazioaren ondoren ezin gara ezertaz fidatu, ni ez behintzat. Eta gutxiago Espainiako Vueltako lehen hiru gizonak zein diren ikusita. Irabazlea eta hirugarrena (Kashechkin) orain arte Liberty izena zuen eta Manolo Saizen zuzentzen zuen taldearekin daude dauden tokian, nahiz eta taldeari izena aldatu eta telebista aurrean zuzendari lanetan Herminio Diaz Zabala eta Neil Stephens izan. Continue reading “Lehen itzuli handia Vinokouroventzat”

Amestutako saria Jose Luisentzat

Arrieta irabazleUrteak daramatza Jose Luis Arrietak (Ag2r) bere taldekideentzat zintzo eta gogor lanean. 1993az geroztik hain zuzen ere. Duela 10 urte Asturiasko Itzulian etapa bat irabazia zuen. Bakarra. Horrekin egingo zuen amets, ez zuen inoiz ahaztuko. Baina izango zuen beste ametsen bat ere, kirolari guztiek dutena, garaipenen bat lortzea. Gaurtik aurrera beste oroitzapen zoragarri bat izango du gogoan eta Espainiako Vueltako etapa bat poltsikoan. Continue reading “Amestutako saria Jose Luisentzat”