Eskutitza eta susmoak

Laborategiko odolaInformazio asko ari gara jasotzen ordu gutxitan eta beharrezko ikusi dut guztiak pilatu eta lerro hauetan pilatzea.

Susmoei dagokienez, atzokoan Matthias Kessler alemaniarraren ustezko positiboa izan genuen. Aketza Peñari nandrolona aurkitu zioten data berean egindako analisietan, apirilaren 24ean, testosterona altua aurkitu diote. Ikusi beharko da ze kantitatean eta ia zein medikamendu hartzeko baimena duen. Dena dela, taldeak txirrindularia alboratu du eta Tourrera joan gabe geratuko da.

Gogoratzen al zarete Mayoren “ez positiboa”? Dakizuen bezala UCIk behar besteko dokumentuak ditu Mayoren balio horiek justifikatzen dituena, baina ez da hau Mazzoleni eta Petacchiren kasua, Mayorekin batera ezagutzera eman ziren beste txirrindulariena.

Petacchi sprinter beteranoak uztailak 2an, asteartean, CONIren aurrera joan beharko du bere ez ohiko subutamol kantitearen zergatia azaltzera. Mazzolenik, berriz, bi egun beranduago, uztailak 4ean, “Oil for drug” kasuan izan dezakeen inplikazioagatik.

Baina ez da Mazzoleni kasu honetan nahastuta izan daitekeen txirrindulari italiar bakarra, dagoeneko Di Lucaren izena, aurtengo Giroko irabazlearena ere dantzan dabil. Eta oraindik haratago; “Oil for drug” eta “Puerto Operazioak” zerikusiren bat edo eta puntu amankomunak izan ditzakeelakoaren susmoak daude, nahiz eta italiako kasu honetan mediku izen nagusi Carlo Santuccione azaldu.

Susmo guzti hauetaz gain, eskutitzaren inguruan sinatu duen euskal txirrindulari bakarra Jose Alberto Martinez izan dela. Dirudienez asteburuan jokatuko den Espainiako txapelketa bezperatan txirrindulariak bilera bat egitekoak dira elkarrekin erabaki amankomuna hartzeko. Ikusiko dugu zer erabakitzen duten.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.