Azkenean 1.112 partehartzaile!

Atzo goizeko txanpa ederraren ondoren, 1.125 partehartzaile zeundeten Tropelean, izena emateko epea itxi genuenean. Erabiltzaileak gainetik aztertu ondoren 13 erabiltzaile eta beraien kinielak ezabatu egin ditugu. Batzuk, datu oso desegokiak zituztelako edota datu gehiegi falta zitzaizkielako eta beste batzuk, pertsona berak erabiltzaile bat baino gehiago sortu dituela konturatu garelako. Ongi dakizuen bezala, pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake gure lehiaketan. Beraz, azkenean izugarrizko arrakasta, 1.112 erabiltzaile… Orain, onenak irabaz dezala!

Zorionak Tropela!

Gaur urte bat bete da tropela.eus webgunea martxan jarri genuenetik. Teknologia berrietan euskarak duen presentzia bultzatu nahiak eta txirrindularitzaren munduarekiko dugun zaletasunak proiektu hau burutzera animatu gintuen, eta gure aurreikuspen guztien gainetik, bizi-bizi gabiltza oraindik.

Azken urte hontan antolatu ditugun ekintzek izan duten babesa eta partaidetza ikusita, bigarren urte honetan indar berriturik gatoz, euskarazko edukiak sendotu asmoz eta txirrindularitzaz eta teknologia berrietaz goza dezazuen bilatuz. Adi egon gure lehiaketei eta bestelako ekintzei, aurten ere sari mamitsuak eta sorpresa ugari izango baititugu (Euskal Herriko Itzulirako sariak eskuratzerako orduan nahikoa larri bagabiltza ere).

Zorionak Tropela! Eta, batez ere, zorionak gure proiektuan sinistu duzuen guztioi, eta hau irakurtzen ari zaren horri!

Hasi da Euskal Herriko Itzulia tropelarentzat

EH LogoaEuskal Herriko Itzuliko lehiaketa martxan da jadanik. Parte hartzeko sartu Lehiaketa atalean edo sakatu hemen. Izena eman eta zure txirrindulari gustukoenak aukeratu besterik ez duzu egin behar. Txirrindularitzaz gozatzeaz gain Tropela Elkarteak zure inguruko lagunekin euskaraz lagunartean jokatzeko aukera ematen dizu. Ondo pasa eta zorte on!

Oharra: Iazko erabiltzaileak ezabatu egin ditugu, beraz, parte hartu nahi duen orok erabiltzaile berria sortu behar du.