Gaurkoan tropela lo

Badirudi gaurko etapan talde guztiak elkarri begira geratu direla ea nork hartuko erantzunkizuna.

Motorrekoak ere aspertutaBai, ez dago lider garbirik, eta taldeek ez dute behar baino indar gehiago xahutu nahi. Ondorioz, ia ordu erdiko atzerpenarekin iritsi da tropela helmugara, 29 minutu eta 57 segundura, eta lider berria dugu: Oscar Pereiro. Ni behintzat zur eta lur geratu naiz. Beharbada taldeek egoera kontrolpean izango dute, baina bost lagunek tropelari honenbesteko aldea ateratzea… Motorretako kronometratzaileak ere gaurkoan ederki aspertu dira tropelaren zain (Ikusi argazkia).

Faboritoen arteko diferentziek txikiak izaten jarraitzen dute, beraz, badirudi, gaurkoak hauentzat ondorio larriegirik ez duela izango.

*** Tropela.net ***

Ez dakit patatinek gure lasterketa irabaziko duen, baina jada 9 etapa daramatza lidertzari eusten. Bejondeiala! Baina kontuz, vegeta eta beste zenbait hautagai indartsu ari dira gerturatzen eta ikusi egin beharko da azken aste honetan zer gertatzen den. Gainera gure liderra Alpeetara indarrez juxtu-juxtu iritsiko delakoan naiz.
Gaurkoan atxi70 bergararra izan dugu garaile nahiz eta eskasius zarauztarrarekin puntuz berdinduta izan iritsi den. Dakizuen bezala, kasu hauetan kiniela lehenago gorde zuenak du lehentasuna, beraz, Dionio Galparsororen maillota atxi70rentzat izango da. Zorionak honi ere!