Badakit ez dela Olentzerori eskutitza idazteko garairik egokiena, nahiz eta egunotako eguraldiak hori pentsatzera lagundu. Baina zenbait euskal txirrindulariri hori egokituko zaio hilaren 7an Londresen abiatuko den 2007ko Tourrean parte hartu nahi badu. Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria dugu uda honetako Olentzero eta txirrindulariak uztailaren 7an Tourrean parte hartzeko oparia jaso nahi duten ume esperantzatsuak. Eta noski, oparia nahi duenak eskutitza derrigorrean bidali behar dio Olentzerori, bestela esku-hutsik geratzeko arriskua du.
Txirrindulariek urte hauetan zehar zein txintxo portatu diren kontatu beharko dute eskutitz honetan, Pat McQuaid UCIko lehendakariak 19ko bileran aurreratu zuen bezala. Txintxo-txintxoak izan direla; ez dutela Puerto Operazioarekin inolako zerikusirik izan eta ez daudela inongo doping affairetan nahastuta. Gainera, beren zintzotasuna frogatzeko, prest daudela 2007an irabaziko duten soldata emateko, baldin eta saltsaren batean harrapatuko balituzte. Continue reading “Olentzerori eskutitza”
Iaz Puerto Operazioan bere izena azaldu zen. CONIk, behar besteko frogarik ez zela eta, kasua artxibatzea erabaki zuen baina datu gehiago baleudeke, berriro ere kasuarekin jarraitzeko aukera gorde zuen. Eta halaxe izan da.
Euskal Bizikletaren ostean, emakumeei dagokie euskal errepideetan barrena bizikleta gainean aritzea. Bihar hasiko da Emakumeen Bira. 5 egunetan zehar hogei talde eta 120 txirrindulari inguru izango dira lehiaketan. Euskal ordezkaritzan Bizkaia Panda Software talde bizkaitarra izango da.
Azkenean Efimkinek ezin izan zion eutsi lidergoari Tropelari bezperan esperantzatsu agertu bazitzaion ere. Baina arrazoi zuen talde sendoa zuela adierazi zuenean, izan ere Tino Zaballa kantauriarrak izugarrizko erakustaldia eman ostean, etapa eta itzulia irabazi baitzituen. Euskaldunen artean nabarmendu zitzaiguna 