#227 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 16. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 16. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Vueltako bakarkako erlojupeko luzea nola joan den kontatzen digu eta bertan Froomek (SKY) nagusitasuna erakutsita etapa garaipena lortu duela. Horrenbestez lidergoa sendotu du. Sorpresa moduan Kelderman (SUN) podiumeko postuetara indartsu sartu dela gogorarazten digu.

#226 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 15. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 15. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Ibanek atseden egun aurreko etapa garrantzitsuan ihesaldiak protagonismoa izan badu ere, faboritoen tropeletik aurrera eginda Lopezek (AST) etapa garaipena lortu duela kontatzen digu. Faboritoen artean mugimenduak izan badira ere, Froomek (SKY) lider jarraitzen du. Bihar atseden eguna.

#225 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa

Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Espainiako Vueltaren 15. etaparen mini podcast hau. Gaurkoan ihesaldiak etapa garaipena lortzeko aukera izan duela kontatzen du. Borako bi txirrindulari izan dira ihesaldian, bat Majka (BOH), eta bere taldekideak egindako lan eskergari eta bere indarrei esker, etapa garaipena lortzeko gauza izan da. Faboritoen nagusien artean mugimenduak izan badira ere Froomek (SKY) ez du arazorik izan lidergoari eusteko.

#224 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 13. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Trentinek (QST) bere 3. etapa garaipena lortu duen. Notizia txarra Omar Frailek (DDD) lasterketa utzi duela izan da eta orain 5 dira ditugun euskal ordezkariak. Lidergoan Froomek (SKY) jarraitzen du.