Kristona, Chris

Euskaltel-Euskadi eta Fernando Alonsoren arteko hitzarmenak itzalean utzi zuen atzo Hornerren garaipena Espainiako Vueltan. Pena da, Txikitok -hala esaten omen zioten Saunier Duval taldean zegoenean- handia egin baitzuen. Bigarren etapa garaipena eta liderraren maillota soinean. Baietz podiumean bukatu. Zergatik diodan Hornerrek podiumean bukatuko duela? Bada Hazallanasen gora egindakoa oso handia izan zelako. Ez alferrik, faborito nagusiari, Nibaliri, 48 segundo atera zizkiolako, eta hori asko da. Ez zuen behera egin azken kilometroetan, egurrean egin zuen igoera makurra. Purito eta Valverderi minutu bat baino gehiago atera zien, harrapazak… Continue reading “Kristona, Chris”

Fernando Alonso Euskaltelen salbatzaile?

Gaur suak bolbora erretzen duen moduan zabaldu da Fernando Alonsok Euskaltelen, hobe esanda, Basque Pro Cycling Team SLU enpresaren World Tour lizentzia erosteko aurre akordioa gauzatu duela. Asteburuan Sabadell aipatu bazen ere, azkenean Alonso Formula 1eko gidari asturiarra izan da dirua jarri duena. Harrituta? Beno, ni ez horrenbeste.

Gogoan baduzue Contador Armstrongekin batera Astana taldean 2009eko Frantziako Tour hura lehiatzen aritu zirenean sortutako barne liskarrak tarteko, Alonsok txirrindulari talde bat sortzeko zurrumurrua zabaldu zen eta beraren ardatz Contador izango zela zioten zurrumurru horiek. Azkenean ezerezean geratu zen kontua. Ordutik denborak aurrera egin du baina Alonsoren txirrindularitzarekiko zaletasunak hor jarraitu du eta Euskaltelen egoera tamalgarri hau pare parean egokitu zaio. Continue reading “Fernando Alonso Euskaltelen salbatzaile?”