2010ari errepasoa (XV): Donostiako Klasikoa LuisLerentzat

podium1Urte sasoi bikainean izaten da ingurutako egun bakarreko txirrindularitza proba garrantzitsuena. Donostia-Donostia Klasikoa. Gipuzkoako errepideak goitik behera zeharkatzen ditu tropel koloretsuak, eta Uztaila bukaera-Abuztu hasierako eguraldiak gutxitan oztopatzen du egun eder hau. Frantziako Tourra bukatzetik hain gertu izateak gainera asko laguntzen dio lasterketari eta gure lurretara etortzen diren txirrindularien maila handia izaten da.

Aurten, Jaizkibel bi aldiz igotzeko apustua egin zuen antolakuntzak. Bigarrengo igoeran hasi zen borroka ederra, bukaera arte etenik izango ez zuena, 40 bat kilometro faltan. Roche, Vinokourov, Sastre, Rodríguez, Porte, Gesink, Hesjedal, Luis León Sánchez ziren gizonik indartsuenak. Haimar Zubeldia eta Samuel Sánchezen ihesaldi saiakerek hautsi zuten tropela goitik behera, baina Luis León Sánchezen erasoaldi gogor bat izan zen guztietan erabakigarriena. Plater handian egin zuen salto (8:40 minutua) eta Vinokourov eta Sastre izan ziren bakarrik jarraitzeko gai.

Bukaeran erabakigarria izango zen erasoaldia izan zen. Hiru gizon hauek ongi moldatu baitziren aurrean, eta atzean berriz duda-mudatan ez ziren aurrekoak ehizatzeko gai izan. Bigarren mailako Arkaleko igoera ez ze erabakigarria izan, beraz.

4 Km faltan, Mirakruzeko “maldatxoan” Vinokourovek eraso gogorra jo zuen, Sánchezek bakarrik jarraitu ahal izan ziona, nahiz eta bien arteko eztabaidak medio azken kilometroaren barruan Sastre ere aurreko bikotearengana iritsi. Bukaerako esprint estuan murtziarrarentzat garaipena, Vinoren eta Sastreren aurretik. Garaipen handia goi mailako lasterketa honetan.

Haimar Zubeldiak, azken metrotan egindako erasoaldi baten bidez laugarren postua lortu zuen, eta lehen euskaldunaren saria. Frantziako Tourrean ez zen izan lesio bat medio eta berriro goi mailan dagoela erakutsi zigun denoi.

Beharbada gehiago espero genuen murtziarraren partetik pasa den 2010rako. Beharbada bere taldeak ere bai. Klase handiko txirrindularia da eta hurrengo urterako talde berria batean izango dugu, Rabobank holandarrak bereganatu baitu. Ikusiko dugu noraino iristen den.