Euskaltel: -7 +2

Eskaltel-EuskadiZubek aurreratu zigun Unai Etxeberria eta Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadin ez zutela jarraituko eta Egoi Martinezek aukerak zituela taldean izateko hurrengo urtean beranduago konfirmatu zen bezala. Aste honetan -2 +1 eragiketei -5 +1 eragiketak gehitu behar zaizkie, eta beharbada +2. Continue reading “Euskaltel: -7 +2”

Esprinterren ordua?

dv222861.jpgBai, bai, Freire, Bennati eta Bettini ere esprinterrak dira, baina beste batzuez ari naiz, izen handia duten lagun biz hain zuzen esprinter puruagoak agian; izan ere, non daude Petacchi eta Boonen?

Bada, gaur eta bihar dute, nire ustez, azken aukera Espainiako Itzulian zerbait egiteko. Argi dago ez daudela sasoian; ez, behintzat, aipatu ditudan hiru horien parean. Era berean, Duque eta Gilbert egiten ari diren lana ere azpimarragarria da.

Baina beste batzuek ere agertu beharko dute egun bi hauetan, ze bestela jai izango dute aurrerago: Greipel, Usov, Chicchi, Clerc, Furlan…

Nork irabaziko du gaur? Eta bihar? Etapa antzekoak biak ere, esprinterrentzat egokiak. Boonenek eta Petacchik ezustekorik emango dute? Nik ezetz diot. Egin apustu.

Hautagaien ordua

Azkar datorkigu aurten Espainiako Vueltako aurreneko etapa garrantzitsua. Asturiasen egin daitezkeen mendiko ibilbide ikusgarriekin ahaztu eta azken mendaterarte erraza izango den ibilbide bategatik egin dute apostu, helmuga Lagos de Covadonga izango delarik. Garai batean erabakigarria zen arren orain segundutxo batzuen aldea lortzeko besterik ez da izaten, nahiz eta Vueltan segundutxo horiek zeharo garrantzitsuak izaten diren, eta agian aurten sekula baina gehiago.

Proba hasi aurretik aipatzen ziren izen nagusiak bihar agertu beharrean dira, biharkoaz gain datozen 7 egunetan baitaude etapa garrantzitsuenak eta bihar aurrean agertu ezean Vuelta egun gutxiren barruan gal dezakenaren seinale izan baitaiteke txirrindulariarentzat.

Gomez Marchante, Sastre, Menchov, Pereiro, Samuel, Devolder, Brajkovic, Lopez, Piepoli… hauen ordua iritsi da. Bihar etapa Gomez Marchante bezalako txirrindulari batentzat aproposa izan daitekeela uste dut. Aldiz, askok faboritoen artean jartzen duten Cadel Evansek huts egin dezakeela uste dut. Egia da gaurko amaiera gogortxoan aurrean izan dugula baina harritu egingo nintzateke bihar aurreneko taldeak ikusiko banu australiarra.

Ziurrenik biharko etapa garaileak lidertza ere har dezake, arrazoi bikoitza beraz erasoaldi baten ondorioz etapa irabazteko ahalegin indartsuagoak ikusteko.