Emaitzak sartu ditugu

TropelaAzkenean sartu ditugu emaitzak! Ez da lan erraza izan erabiltzaileak aztertzea eta erabakitzea onargarriak ziren ala ez. Kasu batzutan zalantza asko izan ditugu eta erabakirik zuzenena hartu beharra genuen. Arauak garbi jarri genituen eta hauek betetzea izan dugu helburu. Izan ere doako lehiaketa da eta guztiok aukera berdinak izatea nahi dugu.

Aztertu ditugu erabiltzaile guztiak eta ezabaketen ondoren 6.269 kiniela ditugu lehiaketan. Emaitzak ere sartu ditugu jada. Badakigu asko zinetela gogo biziz atzoko eta gaurko emaitzak jakiteko. Lasai, geu ere bai.

Atzoko sarrerako etapan ijito ordiziarra izan genuen garaile. Beretzat izango da Eneritz Iturriagaren maillota eta 3 ardo botila. Bigarrena aupahorner hernaniarra izan da eta berarentzat Argiaren mahai jokoan. Gaurko etapan lehen bi sailkatuak amatio eta aupagu bi emakumezko beasaindar izan dira. amatiok Mikel Gaztañagaren maillota irabazi du.

Zorionak guztioi eta zorterik onena opa dizuegu! Hau hasi besterik ez da egin!

OHARRA: Prologoko sailkapenak bihar

TropelaErabiltzaile eta kiniela kopuru handia dela eta guztiei errepaso bat ematea denbora dezente joko duenez, gaurko prologoko emaitzak eta sailkapenak bihar eguerdian jarriko ditugu. Tropelako lehiaketako arauak jarraituz, datu faltsuak dituztenak eta kiniela bat baino gehiago egin dituzten erabiltzaileak aztertu eta parte har dezaketen ala ez erabakiko da.

Barkatu eragozpenak.

Tropela Elkartea

Hasi da Tourra! Abian da Tropela!

TropelaEkin diote txirrindulariek Londreseko kaleetan zehar prologoari. 7,9 km izango dira 2007ko Tourreko lehen liderra erabakiko dutenak. Laister jakingo dugu nork jantziko duen aurtengo lehen maillot horia.

Tropelan ere hasi da gure lasterketa. 6.414 kiniela egin dira, baina arauei jarraiki, Tropela Elkarteak, arauak betetzen ez dituzten kinielak baliogabetuko ditu eta horren ostean ikusiko dugu benetako kinielak zenbat diren. Hala eta guztiz, inoizko markarik onena lortu dugu guztiok eta zorionak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. A ze tropela osatu dugun!!

Gozatzeko garaia hasi da. Orain artekoak prestakuntzak ziren, usteak, iritziak,… baina orain jada hainbeste itxaroten genuen eguna iritsi da eta txirrindulariek duten guztia eman beharko dute. Orain ikusiko dugu zein zebilen zuzen, zein oker, zein joan den Tourrera behar beste prestatuta, zein ez.

Zorterik onena opa dizuegu eta ia lasterketa interesgarri bat ikusteko aukera dugun.

OHARRA: Arauetan jarri genuen bezala arratsaldeko 3etan kinielak egiteko aukera itxi egin dugu. Frantziako Tourra ere arratsaldeko 3etan hasten zen baina Londresen. Hau da, hemengo 4ak zirenean hasten zen. Ordu bete gehiago geneukan kinielak egiteko baina gure aplikazioak ez du hori kontuan hartu eta arauetan jarritako orduan itxi da kiniela egiteko epea.

Tropela Elkartea

“Liste des engagés provisoire” ziklistak abiatu arte

Letour - provisioreUrtero bezala Frantziako Tourrak bere joko arauak ipini ditu, UCIren gainetik. Txirrindulariek sinatu behar duten ditxosozko dokumentu horrekin aurrera eta atzera ibili gara. Eta Tourrak parte hartu nahi zuen oro, dokumentua sinatzera derrigortu du. Honela, txirrindulari guztiek men egin eta dokumentua sinatu behar izan dute, baina ez oso gogo onez. Normala iruditzen zait ez sinatu nahi izatea, baina denak elkartu eta kontra egin beharrean, banan-banan denak pasa dira Tourrak jarritako uztaitik.

Eta orain zer? Bazirudien dokumentuak izugarrizko triskantza eragingo zuela eta ez da horrelakorik gertatu. Tourrera joan diren guztiek sinatu dute, lasterketa guztietako hasierako kontrol medikuak gainditu dituzte eta atzo Tourraren aurkezpen ekitaldia egingo zuten. Continue reading ““Liste des engagés provisoire” ziklistak abiatu arte”

Euskaldunen artean faboritoak, Haimar eta Iban

Mayo eta ZubeldiaEgun gutxi falta da Londresen 2007ko Frantziako Tourrari hasiera emateko. Pixkanaka pixkanaka txirrindulariak ere Britainia Handira abiatzen ari dira. Horien artean Tropelako partehartzaileen bi euskaldun nagusiak: Haimar Zubeldia (%51) eta Iban Mayo (%40).

Talde laranja abiatu zen beraien autobus berrian. Autobusaz gain, bizikletak ere berriak dituzte. Iban Mayo ere aeroportuan ikusi dugu. Inoiz baino argalago omen doa Tourrera.

Igor Antonengan ere itxaropen handia dagoela dirudi (%35). Atzerago Juanma Garate eta Egoi Martinez daude (%17 inguru), eta beste koska batean Mikel Astarloza eta Patxi Vila (%8 inguru). Tropelakoak ere gustura gaude txirrindulari handi hauen artetik gehienen maillotak sarien artean baititugu.

Orain hemen doa galdera. Zuen ustez nor izango da sailkapen orokorrean lehen euskalduna? Norbaitek etapa garaipen bat ekarriko al du Euskal Herrira? Etapa garaipen batek 125 puntu ematen ditu baina sailkapen orokorrean erregularrena denak, lehen euskaldunak, 100 puntu emango dizkie berau aukeratu dutenei.

Zuen ustez zeinen aldeko apustua egin behar da? Nork aterako ditu puntu gehien euskaldunen artean?