Emaitzak sartu ditugu

TropelaAzkenean sartu ditugu emaitzak! Ez da lan erraza izan erabiltzaileak aztertzea eta erabakitzea onargarriak ziren ala ez. Kasu batzutan zalantza asko izan ditugu eta erabakirik zuzenena hartu beharra genuen. Arauak garbi jarri genituen eta hauek betetzea izan dugu helburu. Izan ere doako lehiaketa da eta guztiok aukera berdinak izatea nahi dugu.

Aztertu ditugu erabiltzaile guztiak eta ezabaketen ondoren 6.269 kiniela ditugu lehiaketan. Emaitzak ere sartu ditugu jada. Badakigu asko zinetela gogo biziz atzoko eta gaurko emaitzak jakiteko. Lasai, geu ere bai.

Atzoko sarrerako etapan ijito ordiziarra izan genuen garaile. Beretzat izango da Eneritz Iturriagaren maillota eta 3 ardo botila. Bigarrena aupahorner hernaniarra izan da eta berarentzat Argiaren mahai jokoan. Gaurko etapan lehen bi sailkatuak amatio eta aupagu bi emakumezko beasaindar izan dira. amatiok Mikel Gaztañagaren maillota irabazi du.

Zorionak guztioi eta zorterik onena opa dizuegu! Hau hasi besterik ez da egin!