Liderra ere etxera!!!

rasmussen1.jpgGaur goizean berri honekin esnatu naiz. Irratia entzuten ari nintzela, egunkarietako berri nagusia Rasmussenen irudia zela aipatu dutenean ez nau harritu, atzo lasterketako gizonik indartsuena dela erakutsi baitzuen. Baina ez, berria ez zen hori, Rabobank taldeak Tourra uztera “gonbidatu” duela baizik!!!

Zer gertatu da orain dela bi egun eman zuen prentsaurrekotik? bertara Rabobankeko managerra eta bere abokatuarekin agertu zen daniarra. Orduan alde zituen taldekoak baina bi egun beranduago eta Tourra poltsikoan zuenean kanporatu egin dute. Tourreko antolakuntzaren presioagatik izan ote? orain dela egun asko genekien gai hori zertan aldatu da egun batetik bestera? Irakurri dudanez, Davide Cassani txirrindulari ohi eta italiako telebistako kazetariaren hitz batzuek izan daitezke arrazoiak. Honek ekainean dolomitetan Rasmussen ikusi zuela esan omen du, daniarrak Mexikon zegoela esaten ibili denean. Michelle Ferrari mediku ospetsuarekin zegoen susmoa dute.

Bergsma azalpenak ematenTourrak aurrera jarraitu behar al du? Contador lidertzan jarri eta egun gutxi barru alemaniako egunkariak berriro ere Puerto Operazioa aipatzen hasten direnean Pintoko txirrindularia ere kanporatu egingo al dute? nora goaz txirrindularitza honekin?

Astana, Cofidis eta Tropela

MoreniEz, Tropela Elkarteak ez du positibo eman. Eta lasai, ez dugu emango nahiz eta txirrindularitzari oso lotuak izan. Hor dago gakoa, azken orduotako gertakarien ostean badirudi bai txirrindulariak eta bai ingurukoak susmagarriak garela.

Atzo Astanak hartu zuen etxerako bidea Vinokouroven positiboaren ondoren eta gaur jakin dugu Morenik ere testosteronarekin positiboa eman zuela 11. etapan. Bai, arraroa izan da Vinokouroven positiboa 13. etapan izanda lehenago jakin izana. Beharbada Cofidis taldea frantziarra delako? Kontu teknikoak soilik ere izan daiteke horren arrazoi. Kontua da Cofidisek ere Tourra utzi duela (Wiggins eta Chavanel tarteko).

Eta Tropelak positibo eman ez badu ere, Tourra utzi behar al dugu? Hori ere pentsatu dugu. Zergatik egin kirol honi horrelako jarraipena protagonistek nahiz eta UCIren agiria sinatu doping kontuekin jarraitzen badute? Afizionatuok merezi al dugu horrelakorik? Ez dugu uste eta iazkoaren ondoren (Puerto operazioa, Landisen positiboa,…) aurrera darraigu.

Baina nola jokatu Tropelako lehiaketari dagokionez honelako egoren aurrean? Continue reading “Astana, Cofidis eta Tropela”

Astana talde osoa etxera!

Astana etxerako bideanAstana taldeak etxerako bidea hartu du. Isilik, burumakur, lotsatuta. Bere erabakia izan dela dirudi. Niregatik gehiago ez badira azaltzen ere ongi legoke.

Tourra hasi zenean egin genuen galdera bera egiten diot neure buruari. Aurtengo Tourra iritsiko al da Parisa? Hauek (argazkikoak) behintzat ez. Eta besteek, zertarako nahi dute jarraitu honetan? A bai, egia! Dirua!!

Baina zuek uste duzue Haimar Zubeldia eta Mikel Astarloza poztu egin direla sailkapen nagusian bi postu aurreratu dituztelako? Ni ez! Eta beraiek ere ez dut uste. Ea bihar zer kontatzen digun Mikelek Berriako zutabean…

Vinokourov, POSITIBOOM!!

Vinokourov zainGaur arratsaldeko berria da. Alexandre Vinokourov Astana taldeko txirrindulari kazkhstandarrak positibo eman du larunbateko erlojupekokoaren ondorengo analisietan. Albin jokatu zen erlojupekoan erakustaldia emanaz irabazi zuen aurtengo Tourreko faborito nagusiak.

Garaile guztiek bezala kontrol analisia pasa zuen (irudian, zain) eta emaitzak gaur argitaratu ditu L’equipe egunkariak. Badirudi bi motatako globuluak zituela. Hau da, beste pertsona baten odola zeramala.

Bestalde, gaur arratsaldean bertan Astana talde osoak Frantziako Tourra utziko dutela ere zabaldu da.

Informazio gehiago dugun heinean abisatuko dizuegu. Bitartean, ea denon artean honek ekarriko duen olatuari aurre egiteko moduan garen. Ni jada ez nau ezerk harritzen. Erakustaldi ororen ondoren horrelako berriak datozkigu. Iaz Floyd Landis, aurten Vinokourov.

Orain, nork sinestuko dio Tourreko irabazleari tranparik egin gabe irabazi duela?

Ikusiko dugu zer erabakitzen duen Tropela Elkarteak Alexandre Vinokourov-ek lortutako puntuekin… Arauak hor daude!!

Ezustekoa Tourrean

contador-rasmussen-15atour7754.jpgIzan ere, itzulia hasi aurretik hainbat izen zeuden denon ahotan: Vinokourov (hark, behintzat, salbatu du nolabait), Valverde, Moreau, Mentxov, Sastre, Klöden, Evans, Leipheimer… Bueno, Rasmussenek mendiko etaparen bat irabazi eta mendiko saria ere eramango zuen, eta Contador gazteen maillot zuriaren lehian ibiliko zen… Beste guztiek urte osoa eman dute Tourra prestatzen, eta hara, ez dute ezertxo ere egin, Vinokourov kenduta.

Bada, Rasmussenen eta Contadorren artean dago Tourra, argi eta garbi. Biharko etapa erabakigarria izango da, eta Discovery Chanel taldeak dena eman beharko du; liderraren taldea desegiten ahaleginduko da hasieratik –egin beharko luke, behintzat–, hura bakarrik uzteko. Eta gero, Popobitx eta Leipheimer izango ditu Contadorrek, haiek ez dute hutsik egingo-eta.

Eta zer iruditzen zaizue Vinokourov egiten ari dena? Hark dauka hark bihotza, indarra eta abilezia. Klöden eta Kashechkin ez dabiltza horren fin, baina lasterketa horrelakoa da, erorketak, txakalaldiak (Usabiaga dixit)… Guztiarekin jokatu behar da.

Euskaldunei dagokienez, ea Haimar eta Mikel lehenengo hamarren artean sailkatzen diren. Ez dute aurkaritza handirik izango. Bide batez, kontuan hartzekoa da Haimarrek atzo egin zuena, oso etapa ona egin zuen, buruarekin jokatuta. Bihar berriro egon beharko du aurrean. Eta Mayori dagokionez, ba betiko leloaren betiko leloa: Tourrean kale. Bihar du azken aukera hark ere.

A, bide batez, nork irabaziko du Tourra? Nor sartuko da podiumean?