Tropelari lagundu nahi? Erosi kamiseta bat

Kamiseta LimaDuela bi urte egin genuen bezala, aurten ere Tropela Elkarteak kamiseta eder batzuk atera ditu udan janzteko. Kamiseta hauen salmentarekin ateratako diruarekin ditugun gastuak kubritzea dugu helburu: hosting-a, telefono deiak eta abar.

Diseinu aldetik oso ederrak dira eta koloreei dagokienez udarako aproposak, kolore bizi-biziekin. Mutiletan lima koloreko eta laranja koloreko kamisetak dituzue aukeran eta nesken modeloan berriz kamisetak zuriak dira. Guztiek Tropelaren logoarekin jokatuz egindako marrazki bat dute. Mutiletan aurrealdean erdi-erdian doa marrazkia zuri eta beltzez eta nesketan berriz, behealdean doa marrazkia eta berdea eta beltza konbinatzen dira.

Orain artean arrakasta ona izaten ari dira kamisetak. Ea denon artean ea kamiseta guztiak agortzen ditugun!

Kamiseta bat nahiko lukeenak eta bide batez, Tropela Elkarteari laguntzatxo bat eman nahi dionak, bere kamiseta [email protected] helbidera mezu bat bidaliz eska dezake. Bidali zuen datuak, kamiseta modeloa eta talla eta nora bidali behar dugun. Ondoren, ordainketa zein helbidetan egin behar duzuen adieraziko dizuegu eta behin ordainketa bideratu ondoren, etxean jasoko zenukete eskatutako kamiseta.

Kamisetei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue kamiseten atalean eta zalantzaren bat izanez gero [email protected] helbidean galdetu eta argituko dizkizuete duda guztiak.

Bestalde, norbait animatuko al litzateke bere denda edo komertzioan Tropela Elkarteko kamiseta hauetako batzuk saltzen? Pres bazaude, bidali email bat goian aipatutako helbidera eta hitz egingo dugu.

Guztion laguntza behar dugu proiektu hau sendotzen joateko. Tropela gustukoa baduzue eta identifikatuta sentitzen bazarate, badakizue, kamiseta zoragarri bat erosiz laguntza ederra eman dezakezue. Eskerrik asko.

Izterrak eta burua

VinokourovHoriexen jabe da Vinokourov. Psikologikoki ukituta egon zen aurreko astean izan zuen erorketaren ondorioz, negar eta guzti egiteraino. Nire adiskidea den Oihanek aurreko postean zioen nola Kazakhstango eguzki printzak!! agertu zirela osteguneko etapan. Metaforari jarraiki eta nahiz eta gaur euria izan duen kazakhstandarrak bere erlojupekoan zehar, kazakhstango eguzkia agertu dela esan behar dugu. Hori da hori erakustaldia eman duena!! Benetan emozionatu naizela.

Euskadi Irratiko Txomin Perurena kolaboratzaileak euriaren ondorioz denbora galduko zuela zioen baina oker ibili da. Gainera Vinokourovek jada Tourra lehiatzeko gai ez dela zioen erlojupekoa lehiatzen ari zen artean. Nirekin asko beharbada ez zarete ados egongo, baina nire ustez Tourraren garaipenaren lehian izango da. 5 minutu dira Rasmussen eta Vinokouroven artean. Gehiegi? Continue reading “Izterrak eta burua”

Kazakhstango eguzki printzak!!

VinokourovGaurko etapak aurrekoa bezala oso aspergarria izateko itxura guztia zuen. Kostata baina ihesaldia ere egin da, jende nahiko aproposarekin (Euskaltel-Euskadikoak non ziren?) eta bazirudien aurreko egunekoa errepikatuko zela. Baina ez. Haizeak eta kazakhstandarren Astana taldeak gauzak nahasteko zuen gogoak (errebantxarako gogoa ote??) eta guzti horrek sortutako urduritasunarekin izan diren erorketek gaurko etapa ederki bizitu dute, eta ikusleok gozatzeko aukera izan dugu.

Azkenean tropela bitan zatitu da eta atzeko tropelean faborito nagusi bakarra, Cristophe Moreau. Frantziarren itxaropen nagusiak majo sufritu du bere taldekideekin batera ahalik eta denbora gutxien galtzeko. Azkenean 3 minututik gora galdu ditu helmugan. Niretzat lehen ere Continue reading “Kazakhstango eguzki printzak!!”

Pello Ruiz Cabestany

Cabestany Seat taldeanPello Ruiz Cabestany ez zen Marino Lejarreja bezain ona mendian gora, eta ezta Julian Gorospe bezain kontrarrelojista ona ere. Baina bera zen txikitan elkarrekin ibiltzen ginen hirukotean, hirugarrenak maiteen zuen ziklista. Egia esan, Pello Ruiz Cabestany ziklista “sinpatikoa” zen.

Gure aitona zenari ere asko gustatzen zitzaion ziklista zen; beti izaten zituen gure aitona zenak gustatzen zitzaizkion deportista nahiz jende ospetsuen bizitza nabarmenduko zuten kontakizun eta istorioak. Nahi al duzue jakin Cabestany-rena zein zen? Ba hauxe: donostiarra izanik (nahiz eta gurasoak eta familia katalanak zituen, baina hori orain ez zaigu inporta), esnea banatzen aritzen zela Donostia inguruko baserrietan, marmitak bizikletatik zintzilik zituela, eta modu horretan trebatu zela bizikleta gainean. Izan ere, badakizue zenbat eta zenbat aldapa igo behar diren Donostia inguruko baserrietara ailegatzeko!

Ez dut nire denboran aitona zenaren mito hura konprobatzeko ahaleginik egin. Nik uste, txikitan Continue reading “Pello Ruiz Cabestany”

Nor dugu hautagai nagusia?

Bi mendiko etapa pasa ondoren (ez dut larunbatekoa kontutan hartzen, txirrindulariek beraiek nahi izan ez zutelako) hautagaien zerrenda murriztu eta definitu da. Iaz bezala, oraindik atzean dauden txirrindulariren batzuk aukerak izan ditzakete baina beti ere sekulako indar errekuperazioa izan edo tropelaren baimenarekin ihesaldi batetan lortutako minutuak baliatuz.kloden.jpg

Bi etapa hauek nahikoa garbi erakutsi digute Tourrean zein diren gizonik indartsuenak. Hala ere, denbora tarteak ez dira batere handiak denen artean eta Tourra zeharo irekita geratu da. Neure hautagai nagusia argazkiko hau da, Andreas Klöden. Bi aldiz podiumean izan den gizon honek erakutsi du, larunbatean ematen ez bazuen ere, Astanako lider bakarra izan behar lukeela. Larunbateko erlojupekoan zenbait hautagairekiko denbora tarte politak sar ditzake eta zergatik ez, Tourreko lidertzan jarri. Aurretik txirrindulari asko ditu eta ez du lan erraza izango baina erlojupekoaren profilari begiratuta aurreratu daiteke denbora tarteak handiak izango direla.

Larunbatekoaren ondoren sailkapena nola gelditzen denaren arabera, Pirinioetako etapak modu batera edo bestera planteatuko dituzte txirrindulariek. Erasotu edo defenditu beharrean aurkituko diren txirrindulariak ikusiko ditugu eta horren arabera lasterketa bat edo beste ikusiko dugu.