Zorionak Tropela osatzen duzuen guztioi!

Gaur ez da edozein egun Tropela Elkartearentzat. Martxoaren 31a hartzen baitugu kideok proiektuaren sorrera egun bezala. Hori duela bi urte izan zen, 2005ean. Zorionak Tropela! Bi urte alajaina! Tropelaren jaiotza ez zen egun bateko kontua izan. Hilabete bat lehenago, afariren batean ideia horrekin dezente egoskortu ginen. Baina biharamunean dena baztertu beharrean, egunak aurrera zihoazen heinean […]

Badator Euskal Herriko Itzulia!

Udaberriarekin batera badator Euskal Herrian jokatu ohi den lasterketarik esanguratsuena (Donostiako Kalsikoarekin batera). Aurten Pazkoa astean jokatuko dute (apirilaren 9tik 14ra) eta iaz bezala 6 etapa izango ditu Itzuliak, Urretxun hasi eta Oiartzunen bukatuz. Iaz 2 sektoreko etapa guztiak debekatu egin zituzten eta ondorioz Itzulia 6 egunera luzatu zen. Azken urteetan erlojupeko batekin amaitzen da […]

Bihar, “La Classicissima”

Asteburu honetan egun bakarreko probarik famatuenetako bat korrituko da, Milano-San Remo. Esprinterren eremua izan ohi da proba hau eta aurten ere zaila izango da txirrindulari batek tropelari aurre hartzea. Egun bakarreko probetan zaila da norbaiten aldeko apustua egitea baina nire hautagaia Daniele Bennatti da. Oraingoan ez dut uste horrenbeste poztuko denik Boonen Pozzatok aurrea hartzen […]

Azkarrena, Koldo Fernandez de Larrea!

Koldo Fdez. de Larrea (Euskaltel- Euskadi) izan da azkarrena Tirreno-Adriatikoko zazpigarren eta azken etapan azkarrena. Eta bera izan da azkarrena euskal txirrindularietan eskuak gora jasotzen. Bere lehen garaipena 2004an profesionaletara pasa zenetik. Gainera, lasterketa honetan tropeleko esprinter asko eta asko elkartzen dira, eta denak garaipen gosez noski. Meritu handiko garaipena. Sprint ikusgarria eta indartsua egin […]

Eta orain zer?

Denok jabetuko zineten bezala, hasi da aurtengo txirrindularitza denboraldia. Eta baita ProTourra ere. Baina egun hauetako notizia beste bat da: Puerto Operazioa daraman epaileak, Serrano jaunak, kasua artxibatzea erabaki du. Gezurra dirudi. Hainbeste hauts harrotu eta orain dena dagoenean utzi eta ahaztera. Epailearen iritsiz tartean zeuden kirolari, zuzendari eta medikuek ez dute inolako lege hausterik […]

Quick Step-eko hierarkiatik aske, nagusi!!!

Atzo izan zen Het Volk probak eman zion, hain ikusgarriak suertatzen diren Belgikako klasikoen denboraldiari hasiera. Harbidezko errepide zatiak eta muino motz eta pikoez osaturiko lasterketak izaten ditugu berauek. 3 asteko itzulietan bezala, proba hauetarako espezialistak izaten dira eta zaila izaten da “ezustekorik” izatea. Iaz Milano – San Remon garaile izan genuen Filippo Pozzato nagusitu […]