Tenporadie martxan hasi jaku barriro

Amets TxurrukaTenporadie ixe-ixe konturetu barik martxan hasi jaku barriro eta gure taldekuok ondiñoik karreretan burrukan hasi ez baga be, badaroiegu temporadatxu bat gorputzai astindu batzuk emoten. Batetik gimnasio barruko pisuek gora eta behera ibili izen ga alde eta aldi berien, bizikletian bielei be bulta batzuk emonaz kilometro batzuk akumulauaz ibili ga.

Alakanteko bidietan buelta batzuk emon ondoren (aste bete ekipo dana han egon ginen konzentraute) etxera bueltau eta barriro betiko inguruetan entreneta bueltau ga. Nire kasuen Murtziako itzulixen emongo dotset hasierie aurtengo ekitxaldixai eta oin artien lasai antzien entrenetie tokau jate. Azken aste honetan, gimnasioko entrenamientuek bizikletarekin konpaginau ordez, bizikletakin jarraitxu dot baña arratsaldetan liburuei heldu biher izan dotset psikopedagogiako azterketa bi ein dittut eta. Continue reading “Tenporadie martxan hasi jaku barriro”

Zertan da Puerto Operazioa?

puerto.jpgIazko denboraldian, zerbaitek zer esana eman bazuen, hori Puerto Operazioa izan zen. Hasiera batean bai txirrindularitza, bai kirol guztiak orokorrean garbitzen lagundu behar zuen prozesua nolabaiteko erdi bidean geratu da. Ez dirudi ezertan lagundu duenik, eta txirrindularitzaren izena lur azpian geratu da. Prozesu honen harira, galdera pilo bat ditut buruan, ea laguntzen didazuen batzuk bada ere argitzen.

Zer da dopinga? hain galdera erraza dirudienak, baditu bere zailtasunak erantzuterako orduan. Lasterketa bateko analisietan positibo ematea al da doping kasu bakarra? Edo Puerto Operazioan aurkitutako odol poltsa manipulatuak ere hor sartu ditzakegu? Bigarren kasua hori dopintzat hartzen badugu, nola liteke epaile batek ez eskatu izana, ikerketaren ondorioz egin den susmagarrien zerrendako txirrindularien ADN laginak? Txirrindularien laginak odol poltsekin bat etorriko balira, dopatu zirela kontsidera al genezake? Continue reading “Zertan da Puerto Operazioa?”

Urte berri on!!

2007a hasi zaigu, eta Tropelako kideok gabonetako atsedenaren ostean, berriro ere lanari ekiteko gogoz gara, ez zalantzarik izan!koppenberg.jpg

Dagoeneko talde ezberdinak hasi dira beren aurtengo denboraldirako taldekideak aurkezten Euskaltel kasu. Tropelean izango diren txirrindulariak ere ez dira iazko guztiak izango, Laiseka, Chaurreau, … eta Puerto Operazioak sarean harrapatu dituen zenbait. Hori bai, oraindik gauzak ez daude argiturik, baina hori beste baterako utziko dugu.

Webgunean ere aldaketak, edo hobeki esanda, hobekuntzak izango dira. Noski, denak batera ez dituzue antzemango, baina asteak aurrera doazen bezala ikusiko dituzue. Hori bai, norbaitek iradokizunen bat badu zabalik ditugu begiak eta belarriak kontutan hartzeko.

Aurtengoan ere ia euskara, teknologia eta txirrindularitzaz gozatzeko paradarik dugun, guztion partehartzearekin, noski! Abian da Tropela!