Tenporadie martxan hasi jaku barriro

Amets TxurrukaTenporadie ixe-ixe konturetu barik martxan hasi jaku barriro eta gure taldekuok ondiñoik karreretan burrukan hasi ez baga be, badaroiegu temporadatxu bat gorputzai astindu batzuk emoten. Batetik gimnasio barruko pisuek gora eta behera ibili izen ga alde eta aldi berien, bizikletian bielei be bulta batzuk emonaz kilometro batzuk akumulauaz ibili ga.

Alakanteko bidietan buelta batzuk emon ondoren (aste bete ekipo dana han egon ginen konzentraute) etxera bueltau eta barriro betiko inguruetan entreneta bueltau ga. Nire kasuen Murtziako itzulixen emongo dotset hasierie aurtengo ekitxaldixai eta oin artien lasai antzien entrenetie tokau jate. Azken aste honetan, gimnasioko entrenamientuek bizikletarekin konpaginau ordez, bizikletakin jarraitxu dot baña arratsaldetan liburuei heldu biher izan dotset psikopedagogiako azterketa bi ein dittut eta.

Bueno ba, ia behin honek einde (pisu edarrra kendu dot!) barriro be buru-belarri entrenamientutan zentretie toketan jate. Oingoz bertan be denpora itxurazkuek eitxen dabil eta aprobetxau eingo dot baina negu gogorra etorten bajaku barriro be kotxie hartu eta beste taldekide batzuekin Alakant aldera juteko asmue daukeu entrenetako giro onan bile. Holan ba, rutinatxo honetxi segike, enterau orduko pasauko jakuz geratzen dien 3 astiok eta konturatzerako dorsala ipintxeko “imperdiblien” bile hasi biher motxilan, hau dok ona! (Eta halan izen deixela! horretako desietan ga danok eta)

Bixen bitxartien, asteburu honetan hasitxe, Mallorkako txalengea, txirrindularitzako benetako notizixak entzun eta benetan txirrindularitzie dana jarraitzeko eta bera gozatzeko aukerie eukiko dogu; beste kontu danok alde batera lagata.