Urte berri on!!

2007a hasi zaigu, eta Tropelako kideok gabonetako atsedenaren ostean, berriro ere lanari ekiteko gogoz gara, ez zalantzarik izan!koppenberg.jpg

Dagoeneko talde ezberdinak hasi dira beren aurtengo denboraldirako taldekideak aurkezten Euskaltel kasu. Tropelean izango diren txirrindulariak ere ez dira iazko guztiak izango, Laiseka, Chaurreau, … eta Puerto Operazioak sarean harrapatu dituen zenbait. Hori bai, oraindik gauzak ez daude argiturik, baina hori beste baterako utziko dugu.

Webgunean ere aldaketak, edo hobeki esanda, hobekuntzak izango dira. Noski, denak batera ez dituzue antzemango, baina asteak aurrera doazen bezala ikusiko dituzue. Hori bai, norbaitek iradokizunen bat badu zabalik ditugu begiak eta belarriak kontutan hartzeko.

Aurtengoan ere ia euskara, teknologia eta txirrindularitzaz gozatzeko paradarik dugun, guztion partehartzearekin, noski! Abian da Tropela!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.