Kamisetak salgai Tropela Elkarteari laguntzeko

Tropela Elkarteak kamisetak atera ditu. Kamiseta hauek, gustatuko balitzaiguke ere, ez dira zozketatuko. Kamiseta hauekin tropela.eus aurrera ateratzeko izan diren gastuak estali nahi dira.

Internetez erosi ahal izango dira [email protected] helbidera eskaria bideratuz edo Azpeitiko plaza nagusiko Arkupe dendara hurbilduz. Espero dugu kamisetak gustukoak izango zaizkizuela.

Berriro ere puntuak banatzen

Taldekako erlojupekoaren ostean sprinta.

5. etaparen amaiera sprintean amaitu da, baina oraingoan McEwen australiarra izan da garaile. Gure lehiaketan, berriz, Zaldibarko LSB izan da nagusi. Berarentzat izango da Mikel Astarloza (AG2R) Pasaiarrak eskainitako maillot zoragarri hori.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta urko zarauztarrak buruan jarraitzen du 1357 punturekin.

Atzoko etapa Tropelean ez da puntuagarria izan

Boonen sprintetan nagusi eta Armstrong jada lider.

Atzo jokatu zen taldekako erlojupekoa ez da izan puntuagarria Tropela lehiaketan, arauetan adierazi bezala. Baina bai Boonen nagusi izan diren aurreko biak, eta horrek sailkapenean dantza eragin du.

3. etapako garailea Zaldibiako manu izan zen 360 punturekin eta berarentzat izango da Andoni Aranagaren maillot zoragarria. Sailkapen orokorrean, berriz, lider berria dugu: urko zarauztarra.

Pronostiko gehienek aurreratzen zuten bezala, atzoko erlojupekoan Armstrongen Discovery taldea izan da garaile. Ondorioz, Armstrong horiz janzteaz gain, sailkapen nagusian aldaketak izan dira. Honek gaurtik aurrerako puntu bilketatan eragina izango du.

Esan Tropelak puntuazioak etapa amaitu eta ordu bat edo bira eguneratuko dituela, batez ere azken egunotan sailkapenean egon diren azken uneko aldaketak izan direla eta, McEwenen deskalifikatzea kasu.

Beste sari berri bat. Oraingoan EUROMAR

Honen bestez sariak finkaturik daude.

Zarauzko Euromar kafetegiak eskainita, 4 pertsonentzako afari bat izango da sarietako azken nobedadea.

Dagoenekoz bildu ditugun sari guztiak antolatu ditugu eta zehaztu dugu nola banatu. Etapa bakoitzean euskal txirrindulariek eskainitako maillotak izango dira, eguneko bat, alpeetako eta pirineoetakoetan izan ezik. Etapa hauek beren garrantzia dutelakoan, maillot gehiago banatzea erabaki dugu etapa hauetan.

Gaurkoan Anderjanire izan da garaile

Juanito1949 da sailkapen orokorrean lehena.

Joseba Albizuren maillota zegoen gaurko etapan jokoan eta garailea anderjanire erabiltzaile usurbildarra izan da 390 punturekin. Hala ere, sailkapen orokorrean juanito1949 zarauztarrak jarraitzen du nagusi 726 punturekin. Gure eskerrik beroenak Josebari maillota eskaintzeagatik.

Konturatuko zineten berrikuntzak izan direla gure webgunean eta oraindik ere hobekuntza gehiago izango dira hurrengo egunetan.

Sariak atalean zehaztu ditugu sariak nola banatuko diren. Eman iezaiozue begirada bat.