Riccò kartzelara eta Saunier etxera

Ricc�ren positiboa TourreanVDB adiskideak eman digu Ricc�ren positboaren berri. Ezusteko latza txirrindularitzarentzat zalantzarik gabe eta Beltran eta Due�asek zeresana eman badute azken egunotan, Ricc�renarekin errematatu delakoan nago. Aurreko artikuluan ia bi espainiarrak azkena izango al ziren galdetzen nuen, baina garbi da ezetz. Eta beharbada ez da italiar gaztearekin amaituko.

Liquigas eta Barloworld taldeek lasterketan jarraitzen dute, baina Saunierrek lasterketa utzi du. Matxinen esanetan Tourra eta txirrindularitzarenganako begiruneagatik. Egia esan ez dut oso ondo ulertu Saunierren jarrera. Liquigas eta Barloworld taldeen jarrerak ardura guztia txirrindulariengan uzten zuen, baina Saunierrenak ezetz dirudi. Zergatik ez egin iaz bezala Mayok positibo eman zuenean? Mayo baztertu zuten eta taldeak lastekerta amaitu zuen baina aurtengoan jokabidez aldatu dute. Beraiek jakingo dute zergatik.

Ricc�k ere EPOaz eman du positibo. Zer ezberdintasun dago italiarra eta bi espainiarren artean? Baba azken honek bi etapa irabazi dituela. Dirudienez Tourra hasterako egindako analisietan hematokrito eta hemoglobina tasa altuak antzeman omen zizkioten. EPOaren positiboa Due�asen antzera erlojupekoaren ondoren egindako gernu azterketaren ondorio izan da.

Iazkoa ikusita bazirudien ezinezkoa zela hura gainditzea, baina aurtengoa bide beretik doala dirudi. Iaz Astana eta Rasmussen, Mayo,… izan baziren, aurten Saunier eta besteak oraingoz. Eta lehen aurreratutakoa, hau oraindik amaitu ez denaren sentsazioa daukat.

Xabier Usabiagak irakurtzeko moduko artikulua argitaratu du gaur Berrian. Gogoan izan artikulu hau Ricc�rena jakin aurretikakoa dela. Portzierto, Due�asek aitortu egin omen du dopatzen zela. Inozoa behar du izan ikusita Frantziako legediaren zorrostasuna eta Tourreko aurrekariak legez kanpoko sustantziak gelan gordetzeko!

Txirrindulari zalegoa sinismena galtzen ari al da? Noraino iritsi behar dugu? Ez al dago mugarik? Txirrindulariak kartzelara eraman behar al dira egiten ari direnaz jabetzeko?

Azken berrien arabera Ricc� kartzelara eraman dute espetxe-prebentiboan. Saunier, bere aldetik, ez da lehiketetan izango beraien irudia garbitu arte Matxinek aurreratu duenez.

Argazkia: www.velonews.com

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.