Liderra ere etxera!!!

rasmussen1.jpgGaur goizean berri honekin esnatu naiz. Irratia entzuten ari nintzela, egunkarietako berri nagusia Rasmussenen irudia zela aipatu dutenean ez nau harritu, atzo lasterketako gizonik indartsuena dela erakutsi baitzuen. Baina ez, berria ez zen hori, Rabobank taldeak Tourra uztera “gonbidatu” duela baizik!!!

Zer gertatu da orain dela bi egun eman zuen prentsaurrekotik? bertara Rabobankeko managerra eta bere abokatuarekin agertu zen daniarra. Orduan alde zituen taldekoak baina bi egun beranduago eta Tourra poltsikoan zuenean kanporatu egin dute. Tourreko antolakuntzaren presioagatik izan ote? orain dela egun asko genekien gai hori zertan aldatu da egun batetik bestera? Irakurri dudanez, Davide Cassani txirrindulari ohi eta italiako telebistako kazetariaren hitz batzuek izan daitezke arrazoiak. Honek ekainean dolomitetan Rasmussen ikusi zuela esan omen du, daniarrak Mexikon zegoela esaten ibili denean. Michelle Ferrari mediku ospetsuarekin zegoen susmoa dute.

Bergsma azalpenak ematenTourrak aurrera jarraitu behar al du? Contador lidertzan jarri eta egun gutxi barru alemaniako egunkariak berriro ere Puerto Operazioa aipatzen hasten direnean Pintoko txirrindularia ere kanporatu egingo al dute? nora goaz txirrindularitza honekin?