Aurten, arriskatzeak saria dauka

Aurreko urteetan zer gertatu den ez dut gogoan eta ez dut aztertu, baina aurten, ia lasterketa guztietan kale egin du Tropelako katedrak. Hau da, lasterketa ez du irabazi, proba hasi aurretik parte hartzaileentzat hautagai nagusiena zenak. Edo alderantziz: lasterketa irabazi duena ez zegoen aukeratuenen zerrendako lehen postuetan. Hona irabazleen zerrenda:

*Paris-Niza: PORTE, Richie (%18,6)
*Euskal Herriko Itzulia: QUINTANA, Nairo (%20,9)
*Ardenetako Hirukoa:
Amstel Gold Race: KREUZIGER, Roman (%1,4)
Fleche Wallonne (emakumeak): VOS, Marianne (%94,6) Asmatuta!!
Fleche Wallonne: MORENO, Daniel (%2,0)
Lieja-Bastogne-Lieja: MARTIN, Daniel (%17,7)
*Italiako Giroa: NIBALI, Vincenzo (%43,0) [Askok asmatua baina Wiggins gehiagok aukeratu zuten]
*Dauphine Kriteriuma: FROOME, Christopher (%82,7) Asmatuta!!
*Emakumeen Bira: JOHANSSON, Emma (%3,1)
*Frantziako Tourra: Irabazlea??

Informazio gehiago nahi duenak webgunean aurkituko du lehiaketa bakoitzeko informazio guztia. Halere, ziklisten aukeraketa-ehunekoen eta hauek metatutako puntuen arteko erlazio batzuk ondorengo taula hauetan laburbildu dizkizuet.

Frantziako Tourrari dagokionez, bi hautagai nagusi jarri ditugu: Chris Froome eta Alberto Contador. Eta aukeraketak, oraingoz, Sky taldeko liderraren alde daude:

  • CONTADOR, Alberto [B][%3-%30 artean aukeratua]
  • FROOME, Chris [A] (%70 baino gehiago aukeratua duela ondorioztatu daiteke)

Halere, goiko datuak ikusita, aurten arriskatzeak merezi du, ezta?

Beste ondorio bat ere atera daiteke goiko datuetatik: Tropelan aurrean ibiltzeko ez dut uste aukeraketa-ehunekoak kentzea beharrezkoa denik. Portzentajeak kendu baino arriskatzea da bidea. Beno, arriskatzea eta asmatzea! Nik Italiako Giroan Cavendish (%79,7ko aukeraketa) kendu nuen nire kinielatik eta begira! 5etik 5 etapa Man uhartekoarentzat!!

Oh.: Ea noiz jartzen dituen Tropelak txirrindularien aukeraketa-ehunekoak eta hauek lortutako puntuak pantaila bakarrean. Hobekuntza polita litzateke.