573 Tropela.eus podcastak: 2025eko UAEko Tourra

Estreinekoz gizonezkoen UAEko Tourra gehitu dugu gure egutegian. Denboraldi berezi hau, horrenbestez, lehenago abiatuko dugu 2025 honetan.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein UAEko Tourreko kiniela aipatzeko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

568 Tropela.eus podcastak: 2024ko Italiako Giroa

Larunbat honetan, maiatzaren 4ean, abiatuko da 2024ko Italiako Giroa, denboraldiko lehen itzuli handia.

Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira Giroko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

#564 Tropela.eus podcastak: 2024ko Milan-Sanremo

Larunbat honetan jokatuko da Milan-Sanremo klasiko handia, denboraldiko lehen monumentoa.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#563 Tropela.eus podcastak: 2024ko Strade Bianche

Larunbat honetan jokatuko da Strade Bianche klasikoa, bai emakumezko zein gizonezkoena, Tropelako denboraldi honetako lehen bi lehiaketak.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#562 Tropela.eus podcastak: 2023ko Lombardia

Larunbat honetan jokatuko da denboraldi honetako azken Tropelako lasterketa: Lombardia. Denbora pasa bada ere aurreko lehiaketatik, ezin utzi alboan monumentu handi hau! Gainera bertan Evenepoel (SOQ), Pogaçar (UAD) eta Roglič (TJV) lehian izatea espero da.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu