#169 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 6. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko 6. etaparen minipodcast hau grabatu du. Bertan gaurko etapak emandakoa kontatzen digu, tartean nola Dillierrek (BMC) esprintean Stuyven (TFS) garaitu duen.

#168 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 5. etaparen minipodcast hau grabatu du. Bertan etapa nola esprintean amaitu den kontatzen ditu, Gaviriaren (QST) garaipenarekin, eta 6. etapako ibilbideari errepasotxo bat ematen dio.

#163 Tropela podcastak: 2017ko Italiako Giroa

2017ko Italiako GiroaLander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 100. edizioa izango den Italiako Giroaren podcast hau prestatzeaz. Bertan Giro honek izango dituen berezitasunez gain, aurten Tropelak prestatu duen kiniela zehatz mehatz aztertzen dute. Seguru lagungarri egingo zaizuela!

Podcastean ondorengo puntu hauek aipatzen dira:

Foliforoven bideotxoa

Giroaren ibilbidea

Scarponi gogoan

– Giroak sailkapen berria izango, maldak azkarren jaisten dituenena. Kontutan izan Tropelak sailkapen hau ez duela kontutan hartuko puntuak banatzerako orduan

– Laboral Kutxa Saria

#162 Tropela podcastak: 2017ko Paris-Roubaix

2017ko Paris-RoubaixIban Perezek (@piban) eta Imanol Lluciak (@imanolllucia) aurtengo Paris-Roubaix, iparraldeko infernuaren kinielari errepasoa ematen diote podcast honetan. Zalanzarik gabe Tropelako kiniela egiteko podcast lagungarria. Continue reading “#162 Tropela podcastak: 2017ko Paris-Roubaix”

#160 eta #161 Tropela podcastak: 2017ko Flandriako Tourra eta Euskal Herriko Itzulia

Hemen dituzue bai bihar jokatuko den Flandriako Tourreko podcasta bai astelehenetik aurrera izango de Euskal Herriko Itzuliaren podcastak. Seguru lagungarri zaizkizuela zuen kinielak egiteko. Zorte on!!