Lehen etapa garaipena Gaviriak (UAD) eraman du esprintean Vivianiren (DQT) esprinta epaileek arauz kanpokoa jo baitute eta Italiako txapelduna zigortua izan baita. Hatsuyama (NIP) japoniarra izan da ihesaldian bakarrik izan dena protagonista eta mendiko puntuak biltzen, aldiz, Ciccone (TFS). Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) mini podcast honetan.
Etiketa Artxiboak:podcast
#317 Tropela.eus | errepasoa
Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) azken bi asteei errepasoa egiten diete, bereziki Romandiako Tourrari eta Italiako Giroaren hasierari. Horrez gain mintzagai izan dute hurrengo astean jokatuko den Emakumeen Bira bera ere.
#314 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa
Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2019ko Italiako Giroaren aurreko podcast hau grabatzeaz. Aurtengo ibilbidearen nondik norakoak azalduta, ohi moduan, Tropelako kinielaren inguruko iritzia eman dute. Gainera gogoratu aurtengo honetan ere Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapena izango duela lehiaketak. Zorte on!
#311 Tropela.eus | 2019ko Paris-Roubaix
Igande honetan jokatuko da Frantziako Paris-Roubaix klasikoa famatua. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bereziki txirrindularien eta Tropelako kinielari errepasoa emateko.
#310 Tropela.eus | 2019ko Euskal Herriko Itzulia
Astelehenean abiatuko da 2019ko Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik. Ohi bezala, Tropelako kide diren Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoetara hurbildu dira beste behin 6 etapez osatutako Itzuli hau aztertzeko. Bakarkako erlojupekoarekin ekingo diote eta Eibarren amaituko da. Tropelako kiniela egiteko ezinbestean entzun beharreko podcasta.