Lefevere maisuaren astea

Asko eta asko dira Iparraldeko Kanpainaren astea barrenetik bizitzen dutenak. Frantziako Tourraren aldean, egun bakarreko klasikoen goi mailako aipatutako aste honek garrantzi gehiago du txirrindularitza benetan maite dutenentzat. Baita zenbait talde, txirrindulari edo managerrentzat ere. Patrick Lefevere (Moorslede – Flandes, 1955) egun Quick Step-Innergetic taldeko managerra eredu nabarmena genuke. Azken urteetan epaitua eta gorrotatua izan den beterano belgikarrak, ondo baino hobeto ezagutzen du amaitu berri den astea. Zalantzarik gabe esan daiteke Lefevere polemikoaren denboraldiko lehen helburua Ronde Van Vlaanderen (Flandesko Itzulia) eta Paris-Roubaix klasikoen artean dagoela. Ilusio eta esfortzu gehiena. Izan ere, belgikarrak 20 bat garaipen eskuratu ditu manager gisa aste seinalatuan. Hortaz, artikulu honetan protagonista diferente bat izango dugu hizpide.4 proba handiakTxirrindulari gisa bidea egiteko balio ez zuela ikusita, Lefevere azkarrak bandoz aldatu eta zuzendari zein manager lanetara pasa zen. Honela, 90ko hamarkadan denok ondo ezagutzen dugun Mapei (1993-2002) talde arrakastatsuan erakutsi zuen bere benetako balioa kirol zuzendari bezala. Egun bakarreko lasterketetan ez zegoen talde hura bezalakorik. Musseuw, Bartoli, Ballerini, Bettini, Tafi, Bugno, Peeters, Camenzind, Bortolami, Steels handiak, Vandenbroucke, Merckx, Garzelli eta Freire gazteak (garai hartan) edota gure Abraham Olano aipa genitzake. Itzuli handietan ere zerbait lortu zuten, batez ere Rominger eta Tonkov errusiarrari esker. Lefevere aztiaren urrezko garaia izan zen. Denboraldi bakoitzean 50 garaipenetik gora lortzen zituen taldeak eta urte batean izan ezik, beste guztietan Mapei UCI rankineko lehenengoa izan zen. Nostalgikoentzat, talde honek hainbat abizen izan zituen bere kirol bizitzan: Clas, GB, Bricobi eta QuickStep. Continue reading “Lefevere maisuaren astea”