Joan da Aste Santua eta baita txirrindularitzaren euskal astea ere! Gure artean izan ditugu tropeleko ziklista indartsuenetako asko eta asko, batez ere, itzuli handietan lehiatzen ibiltzen direnak. Klasikozaleak, nola ez, udaberriko klasiko entzutetsuenetan (Flandes, Paris-Roubaix, Gante-Wevelgem…) dabiltza.
Euskal Herriko Itzulian, hemengo proba nagusian, iazko Tourreko garaileak, Alberto Contadorrek, ez du aurkaririk izan. Beste guztiak baino koska bat gorago dago. Bai mendiko etapan (Arraten), bai erlojupekoan ere bera izan zen indartsuena, eta azken unera arte emozioa egon bada, ibilbidean oilarren arteko borrokarako aukera gehiago ez delako izan dela deritzot. Beharbada, azkenaurreko etapan liderra estutasunean jartzeko aukerarik bazen baina eguraldi txakurrak beste aurkariak ere kikildu egin zituela uste dut. Gainera, Astana taldeak egun horretan bere liderraren mesedetan egin zuten lanak eragin zuzena izan zuen oilarren artean izan zen barealdian.
Eguraldia oso kaxkarra izanagatik, ez dut ulertzen nolatan erretiratu daitekeen tropel erdia etapa bakarrean? Ezina ala beste probetarako indarrak gordetzen? Eskerrak profesionalak diren!!
Contadorrez gain espainiarrak nagusitu direla ere esan genezake. Lehen bost postuetan lau espainiar txirrindulari izan ditugu, tartean Cadel Evans australiarra 4.postuan sartuta. Continue reading “Joan da euskal astea!”